
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7284
AGINDUA, 2001eko ekainaren 20koa, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB3-0032/00-TT espedientearen gainean Felix Balanz Ibañez jaunak (SD3-05674/98) aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazteko.
AURREKARIAK
1.– EB3-0032/00-TT espedientearen babesean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko maiatzaren 26ko aginduaz, arauz ezarritako baldintzak betetzen zituzten eskatzaileentzat, Oiartzunen, VISESAren jabetzako babes ofizialeko etxebizitza bat esleitzeko administrazio-prozedura hasi zen. Aipatu agindua 2000ko irailaren 20ko EHAAn argitaratu zen.
2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariaren 2001eko otsailaren 20ko ebazpen batez, aipatu prozeduran onartu eta baztertu zirenen behin betiko zerrendak argitaratu ziren.
3.– 2001eko apirilaren 5ean, Felix Balanz Ibañez jaunak, gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen aurreko ebazpenaren aurka. Bere egoera ekonomikoa aldatu egin dela esan zuen. Errekurritutako ebazpena berrikusteko eskatu zuen.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Sail honetako sailburua da aztertzen ari den gora jotzeko errekurtsoa ebazteko organo eskuduna, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezarri zuen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan agintzen denaren arabera.
2.– Etxebizitza sozialen finantza neurriak eta erregimen juridikoari buruzko uztailaren 30eko 212/1996 Dekretuan eta Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzako etxebizitza sozialak adjudikatzeari buruzko 1997ko azaroaren 12ko Aginduan adierazitakoa izango da aplikatuko den legezko erregimena.
3.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko maiatzaren 26ko aginduaz onartutako onarpen-baldintzen pleguan baldintza hau jartzen da: etxebizitza eskatzen dutenek lanbide arteko gutxieneko soldataren 1,7etik eta 5,5era bitarteko diru-sarrerak izan behar dituzte 1998 urtean.
Errekurtsoa aurkeztu duenak, 1998 urtean 1.392.599 pezetako zerga-oinarria egiaztatu zuen. Oinarri hori ponderatu ostean lanbidearteko gutxieneko soldataren halako 1,46 ateratzen da; beraz, eskatutako gutxieneko diru-sarreretatik behera geratzen da.
Sustapen guztietan, etxebizita bat erosteko honetan ere bai, erreferentziarako egun bat jarri behar da, eta diru-sarrerei dagokienez, aurreko paragrafoetan adierazi da. Egun horrek etxebizitzen eskatzaile guztiak lotzen ditu, beren zirkunstantziak aldatu egin badira ere. Errekurtso-egileari 1999ko diru-sarrerak onartuz gero, berdintasun eta segurtasun juridikoaren printzipioak hurratuko lirateke, eta printzipio horiekin, une jakin bateko legezko parametroakin bat etorriz jarduten dutela ziurta dezakete administratu guztiek.
Aipatutako xedapenak eta horiekin bat etorri eta osagarri direnak ikusita, honako hau
EBATZI DUT:
Felix Balanz Ibañez jaunak aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ezestea. Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren Gipuzkoako lurralde ordezkariak EB3-0032/00-TT espedientearen gainean 2001eko otsailaren 20an hartutako ebazpenaren aurkakoa da errekurtsoa. Beraz, ebazpena berretsi egiten da, Zuzenbidearekin bat baitator.
Agindu honek administrazio-bidea amaitzen du; baina, hala ere, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, Donostia-San Sebastiánen administrazioarekiko auzietako dagokion epaitegian. Horretarako epea ebazpen-agindu hau jakinarazten den egunaren biharamunean hasi eta bi hilabetekoa izango da.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 20a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA.
RSS