
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7282
AGINDUA, 2001eko ekainaren 20ko, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuarena, EB3-0030/00-TT espedientean Felix Balanz Ibañez jaunak (SD3-0030/98) aurkeztutako gora jotzeko errekurtsoa ebazten duena.
AURREKARIAK
1.– EB3-0030/00-TT espedientearen oinarriturik, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2000ko maiatzaren 26ko Aginduaren bitartez, Errenteriako Udalerrian VISESAren jabetzapeko eta babes ofizialekoa den etxebizitza 1 esleitzeko administrazio-prozedura hasi zen, hain justu ere, ezarritako arauzko baldintzak betetzen zituzten eskatzaileei esleitzekoa; bestalde, aipatu agindua 2000ko abuztuaren 21eko EHAAn argitaratu zen.
2.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Saileko Gipuzkoako Lurralde ordezkariak emandako ebazpenaren bidez, aipatutako prozeduran onartu eta baztertutakoen zerrendak onartu ziren 2001eko otsailaren 20an.
3.– Felix Balanz Ibañez jaunak 2001eko apirilaren 5ean gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu zuen ebazpen horren aurka. Errekurtso-egileak, batetik, ebazpenarekiko desadostasuna agertzen du, eta, bestalde, bere ekonomikoa aldatu dela alegatzen du, azkenik errekurritutako ebazpena berrazter dadila eskatzen du.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Sail honetako sailburua da errekurtso hori ebazteko eskumena duena, horrela xedatzen baita Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen Eusko Jaurlaritzaren uztailaren 160/2000 Dekretuan eta 356/1985 Dekretuan.
2.– Hauxe da aplikatu beharreko lege-araubidea: uztailaren 30eko 212/1996 Dekretua, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko gizarte-etxebizitzen finantza-neurriei eta lege-araubideari buruzkoa eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 1997ko azaroaren 12ko Agindua, Autonomia Erkidegoko Administrazioaren jabetzapeko gizarte-etxebizitzak esleitzeari buruzkoa.
3.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2001eko maiatzaren 26ko Aginduan ezartzen denez, etxebizitza jabetzan edukitzeko eskabidea egiten dutenek honako diru-sarrerak izan beharko dituzte: lanbide arteko soldataren 1,7 eta 5,5 halakoen artekoak izatea 1998. urtean.
1998an, errekurtso-egileak 1.392.599 zerga-oinarria egiaztatu zuen, eta hori neurtuta LASren 1,46 halako ateratzen da, beraz ez du betetzen gutxieneko diru-sarreren gaineko baldintza.
Sustapen orotan, eta etxebizitza eskuratzeko den honetan ere, erreferentziako data bat ezarri behar da; diru-sarrerei dagokiena aurreko paragrafoetan zehaztutakoa da, eta data hori eskatzaile guztientzakoa da, nahiz eta zirkunstantziak aldatu. Errekurtso-egileari 1999. urteko diru-sarrerak onartu ezkero, urratu egingo lirateke berdintasunaren eta segurtasun juridikoaren printzipioak, hain justu ere, une jakin baten eta kasu jakin baten, baldintzekiko indarrean diren legeekin bat jokatzen duela erakusten diotenak administratuari.
Aurreko xedapenak, bateragarri direnak eta aplikatu daitezkeen gainontzekoak ikusita, honako hau
XEDATU DUT:
Eb3-0030/00-TT espedientean Gipuzkoako Lurralde ordezkariak emandako Ebazpenaren kontrako gora jotzeko errekurtsoa, Felix Balanz Ibañez jaunak aurkeztutakoa, ezetsi egiten da, eta ebazpen horren xedapenak, zuzenbideaz bat datozenak, berretsi egiten dira.
Agindu honetan amaitzen da administrazio-bidea, hala ere, Administrazioarekiko Auzietarako Donostiako Epaitegian administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkez daiteke, agindu hau jakinarazi eta hurrengo egunetik harako bi hilabeteko epearen barruan aurkeztekotan.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko ekainaren 20a.
Lurralde Antolamendu, Etxebizitza
eta Ingurugiro sailburua,
FRANCISCO JOSÉ ORMAZABAL ZAMAKONA
RSS