
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7281
EBAZPENA, 2001eko abenduaren 3koa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena. Honen bidez, publiko egiten da handitu egin direla Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuentzako (INTEK) laguntzen deialdia egin zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko otsailaren 27ko Aginduan 2001 ekitaldirako aurreikusitako baliabideak. Languntza horiek uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan emango dira.
Uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzako jarduerei (INTEK) laguntzeko neurriak ezarri zituen eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko otsailaren 27ko Aginduak publiko egin zuen Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuentzako (INTEK) laguntzen deialdia.
Uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuan ezarritakoaren arabera, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko otsailaren Aginduak publiko egi zuen dekretu horretan aurreikusitako laguntzen 2001 ekitaldiko deialdia.
Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuentzako Laguntzen Programan eskatu diren laguntzen zenbatekoa eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailak dauzkan beste laguntza programa batzuetako aurrekontu-baliabideak kontuan hartuta, handitu egiten dira laguntzen programan 2001 ekitaldirako ezarrita zeuden fondoak.
Horrenbestez, eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organiko eta funtzionala ezartzen duen urriaren 16ko 223/2001 Dekretuan ezarritakoa kontuan hartuta, Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko otsailaren 27ko Aginduaren 1. artikuluak ezarritako ahalmena erabiliz, honakoa
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– 3.432.567.691 PTA arte (20.630.147,31 euro) handitzea Euskal Autonomia Erkidegoan teknologia ikerketa, garapen eta berrikuntzako proiektuentzako (INTEK) laguntzen deialdia publiko egin zuen Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2001eko otsailaren 27ko Aginduan 2001 ekitaldirako aurreikusitako baliabideak. Bestalde, Languntza horiek uztailaren 29ko 185/1997 Dekretuak ezarritako esparruaren barruan emango dira eta Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza programa batzuk burutzean aurrekontu erabilgarri guztia agortu ez delako handitu dira baliabideok.
Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 3a.
Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,
JOSE IGNACIO TELLECHEA FERNANDEZ.
RSS