
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Herrizaingo Saila
7280
EBAZPENA, 2001eko abenduaren 7koa, Lege Araubideko zuzendariarena, 363/01 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea, prozedura laburtua, Gasteizeko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegira bidaltzea xedatzen duena, eta balizko interesdunei aipaturiko epaitegi horretan agertzeko dei egiten duena.
Gasteizeko Administrazioarekiko Auzitarako 1. Epaitegiak 363/01, prozedura laburtua, administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea bidaltzeko eskatu du. Ertzaintzako Funtzionario batek jarri du auzi-errekurtso hori, Segurtasun Sailburuordeak eta Giza Baliabideen zuzendariak batera emandako 2001eko martxoaren 10eko Ebazpenaren aurka, azken honetan Ertzaintzako karrerako funtzionarioen lanpostu hutsak hornitzeko deialdia onetsi eta jendaurrean azaldu baitzen. (EHAAren 2001eko martxoaren 12ko 50. zk.)
Administrazioarekiko Auzietako Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49. atalean jasotakoarekin bat etorriz, eta Herrizaingo Sailaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 19ko 358/1999 Dekretuaren 7. atalean Lege Araubideko Zuzendaritza honi izendatzen zaizkion eskuduntzen arabera,
EBATZI DUT:
1.– Eskaturiko administrazio-espedientea Gasteizeko Administrazioarekiko Auzitarako 2. Epaitegira bidaltzea.
2.– Aipaturiko espedientean interesen bat izan dezaketenei dei egitea, ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik kontatzen hasi eta bederatziko eguneko epean, Gasteizeko Administrazioarekiko Auzitarako 1. Epaitegian ager daitezen euren bidezko interesen alde egiteko.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 7a.
Lege Araubideko zuzendaria,
JAVIER MADARIAGA ZAMALLOA.
RSS