
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7279
AGINDUA, 2001eko abenduaren 19koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, 2000ko urriaren 11ko Agindua egokitzen duena, 2001eko ekitaldian aplikatzeko. Agindu hark diru-laguntzak emateko Oinarri Arautzaileak ezartzen ditu, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide-arteko Akordioari atxikitako ekintzetarako.
Irailaren 27ko 1/1994 Legegintza Dekretuaren bitartez, Euskadiko Aurrekontu Araubideari buruzko indarreko lege xedapenen testu bateratua onartu zen; eta dekretu horren IX. tituluan aurrekontuak luzatzeko arauak onartu ziren. Bestalde, abenduaren 26ko 275/2000 Dekretuak EAEko aurrekontu orokorraren kargurakoak izan eta laguntzei eta diru-laguntzei buruzkoak diren zenbait xedapenen indarraldia luzatzea xedatu zuen. Horretarako, Jaurlaritzak, sailek eta erakunde autonomoek eskumena dute 2001eko ekitaldian diru-laguntza horietara biltzeko epeak, baldintzak eta betebeharrak egokitzeko.
Halaber, 2000ko ekitaldian, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren urriaren 11ko Agindua eman zen. Agindu horrek Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide-arteko Akordioari atxikitako ekintzetarako diru-laguntzak emateko Oinarri Arautzaileak ezartzen ditu.
Bestalde, Lehendakariaren 7/2001 Dekretuak Euskal Autonomia Erkidegoaren Administrazioko sailak sortu, ezabatu eta aldatzen ditu, bai eta horien egitekoak eta jardun-arloak finkatu ere. Dekretu horrek Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren esku uzten ditu, besteak beste, bizitzan zehar kualifikazioak eskuratu eta handitzea ekar dezaketen ikaskuntza-jarduerak guztiak.
Ondorioz, urriaren 16ko 222/2001 Dekretuak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren egitura organiko berria ezartzen duenak, Lanbide Heziketako eta Etengabeko Ikaskuntzako Sailburuordetza sortzen du. Sailburuordetza horren betebeharren artean, 222/2001 Dekretuko 16.1-i artikuluak honako hauek ezartzen ditu: Hobetuz, Euskal Langileen Prestakuntzarako Fundazioaren jarduera sustatuko du, eta herri-administrazioen ordezkaritza zuzendu eta koordinatuko ditu. Hori dela eta, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari dagokio 2000ko urriaren 11ko Agindua eguneratzea, 2001ean aplikatzeko.
Hori guztia kontuan hartuta, honako hau
XEDATU DUT:
1. artikulua.– Helburua.
Aginduaren helburua da, Euskal Autonomia Erkidegoko Etengabeko Prestakuntzari buruzko Lanbide-arteko Akordioari atxikitako ekintzetarako diru-laguntzak emateko Oinarri Arautzaileak eguneratzea, 2001eko ekitaldian aplikatzeko. Oinarri Arautzaile horiek 2000ko urriaren 11ko Aginduak ezarri zituen (209. EHAA, 2000ko urriaren 31koa).
2. artikulua.– Baliabide ekonomikoak.
Agindu horren helburua betetzeko diru-funtsak mila milioikoak izango dira (1.000.000.0000 pezeta. / 6.010.121,04 Euro), 2001eko ekitaldian, Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorretan horretarako ezarritako diru-sailaren kargura.
3. artikulua.– Diruz lagundu beharreko prestakuntza-ekintzak.
Agindu honetako funtsen kontura, Etengabeko Prestakuntzako ekimenak diruz lagunduko dira, (Etengabeko Prestakuntzarako diru-laguntzen 2001eko Deialdiarekin bat etorriz —198. EHAA, 2001eko urriaren 11koa—, bai eta Euskal Autonomia Erkidegoko enpresetako edo lantokietako prebentzio-ordezkarien Etengabeko Prestakuntzarako ekintzak ere; ekintza horiek ordezkari horien prestakuntzarako diru-laguntzen 2001eko Deialdian ezarri ziren, Euskal Autonomia Erkidegoko laneko osasuna eta arriskuen prebentzioari buruzko Lanbide-arteko Akordioaren esparruan.
4. artikulua.– Datak eta epeak eguneratzea.
Agindu honi dagokionez, 2000ko urriaren 11ko Aginduan aipatzen diren datak eta epeak 2001ean aplikatuko dira, eta 2001ekoak 2002an.
XEDAPEN GEHIGARRIA
Interesdunak jakinaren gainean egon daitezen, eta erabilera errazteko asmoarekin, Agindu honi hauxe erantsi zaio: 2001eko ekitaldirako aurreikuspenak eta 2000ko urriaren 11ko Aginduan ezarritako araubide orokorra uztartzen dituen testua.
AZKEN XEDAPENAK
Lehena.– Administrazio-bidea amaitzen duen Agindu honen aurka interesdunak aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar diezaioke Kultura sailburuari, hilabeteko epean, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita, edo, bestela, zuzenean administrazioarekiko auzi-errekurtsoa jar dezake Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean, honako Agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta hurrengo egunetik zenbatzen hasita.
Bigarrena.– Honako Agindu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu, eta hurrengo gunetik aurrera izango ditu ondorioak.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 19a.
Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,
ANJELES IZTUETA AZKUE.
ERANSKINA
2000ko urriaren 11ko Aginduaren artikuluen testu egokitua. Agindu horren bitartez Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Prestakuntza Etengabeari buruzko Lanbidearteko Hitzarmenean jasotako diru-laguntzen Oinarri Arautzaileak ezartzen dira.
1. artikulua.– Xedea.
1.– Agindu honen bitartez ematen dira 1995eko irailaren 28an izenpetu zen Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Prestakuntza Etengabeari buruzko Lanbidearteko Hitzarmenaren babesean egingo den Etengabeko Prestakuntza finantzatzeko Eusko Jaurlaritzaren fondo publikoak eskura jartzeko arauak. Fondo horien kontura, Hitzarmen aipatuan aurreikusitako jarduera motak baino ezin izango dira diruz lagundu, eta han ezarritako baldintzak zorrotz errespetatuz.
2.– Agindu honen babesean finantza daitezkeen prestakuntza-jarduerek Europako Erkidego fondoetatik datorren finantzazioaren babesa ere izan dezakete (Europako Gizarte Fondoa), fondo haien araudi berariazkoaren arabera.
3.– Etengabeko Prestakuntzarako fondoak, fundazioak Hezkuntza, Unibertistate eta Ikerketa Sailari eskabidea egin ondoren, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioari transferituko zaizkio, 1.000 milioi pezetako (6.010.121,04 euroko) ordainketa bakar baten bidez.
4.– Aipatutako fondoen kontura finantzatu ahal izango dira Etengabeko Prestakuntzako jarduerak, baldin eta finantzazioa behar bezala eskatu badute Langileen Etengabeko Prestakuntzarako Laguntzen 2001eko Deialdiaren babesean (2001eko urriaren 11n argitaratu zen, 198 zenbakiko EHAAn) Hobetuz- Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioan, deialdi horretan ezarritako baldintzak betetzen badituzte eta, azkenik, 2000-2006 Europako Erkidegoko Laguntza Esparruan eta 3. Helburu-plangintzan ezarritako baldintza eta lehentasunei egokitzen badira (azken plangintza hori Espainiako erresumak aurkeztu, eta Europako Batzordeak onargarritzat jo zuen 1999ko azaroaren 19an).
5.– Halaber finantzatu ahal izango dira, aipatutako fondoen kontura, EAEko enpresa edo lantokietako Prebentziozko Ordezkarien etengabeko prestakuntza-jarduerak, baldin eta behar bezala eskatu badute Prebentziozko Ordezkariak Gaitzeko Etengabeko Prestakuntzarako Laguntzen 2001eko Deialdiaren babesean (EAEko Osasun eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Lanbidearteko Hitzarmenaren esparruan) Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioan, eta deialdi horretan ezarritako baldintzak betetzen badituzte.
6.– Honako oinarri arautzaileak aplikagarri zaizkie Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioak fondo publikoen kontura ematen dituen laguntzen onuradunei.
2. artikulua.– Laguntzak lehenesteko eta emateko irizpideak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Prestakuntza Etengabeari buruzko Lanbidearteko Hitzarmeneko edukiak zorrotz aplikatuz, honako irizpideak hartuko dira kontuan diru-laguntzak esleitzerakoan.
a) Lanean ari diren langile guztiak aintzat hartzea, Gizarte Segurantzan duten erregimenaren araberako mugarik ezarri gabe.
b) Lehentasunezko arreta ematea eskakizunaren araberako etengabeko prestakuntzari, hau da, enpresetan egindako prospekzio jarduera iraunkor eta sistematikoari esker antzematen diren beharrei erantzuten dien prestakuntzari.
c) Arreta berezia jartzea enpresa txiki eta ertainei, prestakuntzarako egitura eraginkorrik ez duten neurrian.
d) Lanbide Heziketako ikastegiak ahalik eta gehien ustiatzea, haietan emango baita gehienbat etengabeko prestakuntza.
2.– Halaber, Lanbide Heziketako Euskal Planarekin bat, lehentasuna emango zaie honako baldintza betetzen duten prestakuntza-planei: Euskal Autonomia Erkidegoko Lanbideen Kualifikazio Sistemarekin loturiko Prestakuntza Katalogo Modular Integratuan ezarritakoari egokitzea.
3.– EAEko Osasun eta Laneko Arriskuen Prebentzioaren arloko Lanbidearteko Hitzarmena aplikatuz, Agindu honetan ezarritakoaren babesean geratuko dira enpresa edo lantokietako Prebentziozko Ordezkarien etengabeko prestakuntza-jarduerak.
4.– Hobetuz-ek Euskadin Prestakuntza Etengaberako egindako deialdiarekin bat, agindu honetako dirulaguntzaren fondoak, besteak beste, honako hauetarako erabiliko dira:
a) Banakako Prestakuntzarako
b) Prestakuntza Premien Diagnostikoetarako
c) Enpresa edo lantokietako Prebentziozko Ordezkarien prestakuntzarako.
5.– Agindu honetan araututako fondoekin, horrez gain, Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioa kudeatzeko eta egitura teknikoa ikuskatzeko gastuak ere estal daitezke, baldin eta defizitarioak gertatzen badira Estatuko Administrazioak horretarako emandako partida behin agorturik, baldin eta kontzeptu horregatik egindako gastuak 2001eko Deialdian kontzeptu horretarako ezarritako muga gainditzen ez badu (deialdia 2001eko urriaren 11n argitaratu zen, 198 zenbakiko EHAAn), eta kontuan izanik Fundazio horrek kudeatzen duen aurrekontu osoa.
3. artikulua.– Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak.
Honakoak izango dira Hobetuz-Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioaren betebeharrak:
a) Etengabeko Prestakuntza jarduerak egiteko fondoak azken buruko onuradunen artean banatzea, Euskal Autonomia Erkidegoko Langileen Prestakuntza Etengabeari buruzko Lanbidearteko Hitzarmenaren helburuak erdiesteko, 1. eta 2. artikuluetan aurreikusitakoaren arabera, eta Langileen Prestakuntzarako Euskal Fundazioko Patronatuak zehaztutako prozedurei jarraiki. Diru-laguntzok publizitate, konkurrentzia eta objetibotasun printzipioen pean emango dira.
b) Exijitzea, eta bost urtez gordetzea, diru-laguntzak erabiliz egiten diren prestakuntza-jarduerak egin egin direlako egiaztagiriak.
c) Hezkuntza, Unibertistate eta Ikerketa Sailaren aurrean justifikatzea, 2002ko urria baino lehen, zertan aplikatu diren jasotako fondoak; eta zerrenda nominal bat ematea, honakoak jasota: azken buruko onuradunen izen-abizenak, emandako dirulaguntzak, egindako ordainketak eta, oro har, fondo horiekin egindako prestakuntza etengabeko jardueren memoria orokorra osa dezaketen bestelako datu kuantitatibo zein kualitatiboak.
d) Ondoren aipatzen diren erakundeek, fondoen kudeaketa dela-eta, egin ditzaketen egiaztatze-jarduerei men egitea: Eusko Jaurlaritzak, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Sailaren eta Kontrol Ekonomikoko Bulegoaren bitartez; Herri kontuen Euskal Epaitegiak, eta Europako Gizarte Fondoak.
e) Onuradunei diru-laguntzak itzultzeko eskatzea, kasuan kasuko deialdiko ez-betetze kasuren bat gertatuz gero, deialdietan bertan ezarritako itzultze-prozedurari jarraiki.
4. artikulua.– Diru-laguntzaren azken buruko likidazioa
Kontuan izanik Agindu honetan arautzen diren prestakuntza-jarduerak finantzatzeko baliatzen diren Europako Erkidegoko Fondoak (Europako Gizarte Fondoa) urte anitzekoak direla, eta Agindu honetakoen behin betiko likidazioa Europakoetan egin behar diren denboran bateratzeko asmotan (nolanahi ere, hori ez da eragozpen Hobetuz Fundazioak, 3. artikuluko c) idatz-zatian aurreikusitako eraginetarako, ekitaldi bakoitzean egin behar dituen likidazioetarako), Agindu honetan aipatzen den fondoen azken buruko likidazioa 2003. urtean egingo da, halako moldez non, 2003. urteko ekitaldiko abenduaren 31 arte aplikatu gabeko finantzazio-soberakinik gertatuz gero edo emandako diru-laguntzaren aplikazioa 2004ko ekainaren 30 baino lehen justifikatu ez bada, bai kasu batean bai bestean, Hobetuzek soberakin horiek itzuli beharko baititu Euskal Autonomia Erkidegoko Diruzaintza Nagusira.
RSS