Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7277

AGINDUA, 2001eko azaroaren 22koa, Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuarena, Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuari Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa irakasteko eta Lehen Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena emateko dena.

Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa irakasteko eta Lehen Hezkuntzako sei unitate kentzeko baimena eskatuz Donostia-San Sebastiángo (Gipuzkoa) Haur Hezkuntzako, Lehen Hezkuntzako eta Bigarren Hezkuntzako ikastetxe pribatuaren entitate titularraren ordezkariak hasarazitako espedientea aztertu da.

Espediente horri Hezkuntzako Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzak egin dizkio izapideak, indarrean dauden arauek eskatutako agiriak erantsi zaizkio eta gai horretan eskumena duten erakundeek egin diote informea.

Unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak eskaintzeko baimenak ikastetxe pribatuei emateari buruzko apirilaren 3ko 332/1992 Errege Dekretua (9ko EAO), unibertsitateaz kanpoko araubide orokorreko irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen gutxieneko baldintzak ezartzen dituen ekainaren 14ko 1004/1991 Errege Dekretua (26ko EAO), eta indarrean dauden eta gai horretan erabilgarriak diren gainerako xedapenak ikusi ondoren, hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– 2001/2002 ikasturtetik aurrera Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa irakasteko eta Lehen Hezkuntzako unitateak kentzeko baimena ematen zaio honen jarraian zehazten den ikastetxeari:

Kode-zenbakia: 20004812.

Lurralde Historikoa: Gipuzkoa.

Udalerria: Donostia-San Sebastián.

Izen espezifikoa:

Titularra: Congregación Salesiana.

Helbidea: Lizardi Bidea, 12.

Baimena: Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa, 3 unitatetarako edukieraz.

Lehen Hezkuntzako 6 unitate kentzea.

Ikastetxearen osaera:

– Haur Hezkuntzako Lehen Zikloa: 3 unitate, 8, 13 edo 17 ikaspostutarako edukiera izango dutenak, ikasleak, hurrenez hurren, urtebetez beherakoak, urtebetetik bi urtera bitartekoak, edo bi urtetik hiru urtera bitartekoak izatearen arabera.

– Haur Hezkuntzako Bigarren Zikloa: 3 unitate 75 ikaspostutarako edukieraz.

– Lehen Hezkuntza: 6 unitate 150 ikaspostutarako edukieraz.

– Hezkuntza Berezia: 2 unitate.

– Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza: 4 unitate 120 ikaspostutarako edukieraz.

2. artikulua.– Ikaspostu kopuruari, eskola–unitate bakoitzeko irakasle/ikasle gehieneko erlazioari eta irakasleriaren titulazio eta espezializazioari dagokienez, indarrean dauden eta erabiltzekoak diren xedapenetan ezarritakoari egokitu beharko zaio ikastetxea.

3. artikulua.– Ikastetxeak NBE CPI/96 Eraikuntzako Oinarrizko Araua bete beharko du, suteen aurka babesteko eraikinek bete beharreko baldintzei buruzkoa (urriaren 4ko 2177/1996 Errege Dekretuak onartua), bai eta indarreko legeriak ezartzen dituen higiene, akustika, bizigarritasun eta segurtasun baldintzak ere.

AZKEN XEDAPENAK

Lehenengoa.– Agindu honetan dagoen baimen–emate honek ez dauka bere baitan, inola ere, hezkuntza–itunen araubidearen bitartezko laguntzak lortzea.

Bigarrena.– Agindu honen kontra aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal zaio Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburuari, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu eta biharamunean kontatzen hasita, hilabeteko epean; bestela, administrazioarekiko auzi–errekurtsoa aurkeztu ahal da Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusian, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera, bi hilabeteko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 22a.

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa sailburua,

ANJELES IZTUETA AZKUE.


Azterketa dokumentala