Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Errenteriako Udala
7275

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 13koa, Gipuzkoako Errenteriako Udalarena, plantilan hutsik dauden zenbait plaza betetzeko deialdiei buruzkoa.

Gipuzkoa Lurraldeko Aldizkari Ofizialean, 2001-12-12ko 237 zenbakian, argitaratuta daude goi mailako teknikari plaza (antolaketa teknikari postua) eta arkitektu plaza betetzeko deialdiak arautuko dituzten oinarriak, txanda irekian. Plaza hauek A taldean sailkatuta daude eta Administrazio Bereziko Eskalan kokatuta, Teknikari Azpieskalan eta Goi mailako teknikari klasean.

Eskariak aurkezteko epea hogei egunekoa izango da, behin iragarki hau Estatuko Buletin Ofizialean argitaratzen den biharamunetik kontatzen hasita.

Deialdi honi buruzko gainontzeko iragarkiak Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean argitaratuko dira.

Errenteria, 2001eko abenduaren 13a.

Alkatea,
MIGUEL BUEN LACAMBRA.

Azterketa dokumentala