
250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Agintariak eta Langileria
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7274
AGINDUA, 2001eko abenduaren 19koa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegietan hutsik dauden Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegoetako lanpostuak betetzeko lekualdatze–lehiaketarako deia egiten da.
Euskal Autonomia Erkidegoko epaitegi eta auzitegietan aurrekontuetan hornituta dauden lanpostu hutsak daude, Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegokoak, hain zuzen. Zerbitzuetako beharrekin konplitzeko horiek betetzea komeni dela uste denez, lekualdatze-lehiaketarako deia egiten da, lege hauekin bat: Aginte Judizialari buruzko uztailaren 1eko 6/1985 Lege Organikoaren 455. eta 494. artikuluak eta Justizia Administrazioko Ofizial, Laguntzaile eta Agenteen Kidegoko Araudi Organikoaren IV. tituluko III. kapitulua (otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuak onartu zuen araudi hori).
Hori horrela, sail honek lekualdatze–lehiaketarako deialdia egitea erabaki du, I. eranskinean zerrendatzen diren lanpostuak betetzeko. Hona hemen oinarriak.
Lehenengoa.– Eska daitezkeen lanpostuak.
1.– Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen lanpostu hutsak kidego horietako funtzionarioek eska ditzakete, daukaten administrazio–egoera edozein izanda ere; egitekoak kenduta etenaldian jarraitzen dutenek, ordea, ez dute parte hartzerik izango. Lehiaketan parte hartu ahal izateko, otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 57. artikuluan lehiaketan parte hartzeko jarritako baldintzak bete beharko dituzte.
2.– I. eranskinean zerrendaturiko lanpostuetatik edozein eskatu ahalko dute, betiere eskabideak aurkezteko jarritako epean betekizun orokorrak betetzen badituzte.
Lanpostu hutsak deialdiaren hurrenkera-zenbakiaren bidez identifikatuko dira. I. eranskinean sartutako organo judizial bateko lanpostu bat eskatuz gero, organo horretako kidegoko lanpostu huts guztiak eskatutzat emango dira.
3.– Lehiaketa hau ebatzi eta gero Justizia Administrazioaren zerrendetan hutsik geratzen diren lanpostuak ere eskatu ahalko dira. Lanpostu horiek lehiaketan hutsik utzitako lanpostu gisa atxikiko zaizkie eskainitako lanpostu hutsei, kasu batean izan ezik, alegia: baldin eta amortizatu nahi badira, plantilla organikoa aldatzeko edo lantoki baten giza baliabideak berriro antolatzeko aurreratuta edo negoziatzeko bidean dagoen proiektu bat dagoelako, betiere guztizko dotazioko gehienezko desbideraketa-portzentaia eta plantillaren ehuneko bosteko kidegoak errespetatuz.
Lanpostuak deialdiaren hurrenkera-zenbakiaren bidez identifikatu behar dira. Organo judizial baten lanpostu bat eskatuz gero, organo horretan hutsik dauden kidegoko lanpostu guztiak eskatuta daudela ulertzen da. Lehiaketan hutsik utzitako lanpostu bat eskatu nahi denean, baldin eta I. eranskinean hutsik dagoen lanpostu gisa sartuta badago, nahikoa izango da lanpostuaren ondoan izartxo bat agertzea, aipatutako lehentasun-hurrenkeran hutsik dagoen lanpostu eta lehiaketan hutsik utzitako lanpostutzat hartuta eskatu dela ulertzeko.
Egon daitezkeen eskatzaileek lehiaketa ebatzita hutsik utzitako lanpostuak eskatzeko aitortuta duten eskubidea balia dezaten, ebazpen hau argitaratzen denetik eta eskabideak aurkezteko aldian, ondoren azaltzen diren agiriak ikusgai jarriko dira zenbait lekutan —zehazkiago: Sailaren lurraldeko gerentzien iragarki-tauletan, eta horien bitartez, Justizia Auzitegi Nagusien eta Probintzia Auzitegien egoitzeetan, Justizia Ministerioaren Informazio Zerbitzuan eta Justizia Administrazio arloko giza baliabideak hornitzeko eskumenak dituzten autonomia erkidegoko sail eskudunetan—, lanpostuak behar bezala identifikatu eta eskatu ahal izateko:
– Deitutako lanpostuen izaera berekoak izanik, eska daitezkeen Justizia Administrazioaren lanpostuen zerrenda, lanpostuen hurrenkera-zenbakia indikatuz.
Bigarrena.– Parte hartzeko eskakizunak eta baldintzak.
1.– Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzailen eta Agenteen Kidegoetako funtzionarioek parte hartzerik izango dute, baldin eta eskabideak aurkezteko egunean, orain betetzen duten lanpostuaz behin betiko jabetu ziren egunetik urtebete igaro bada (249/1996 Errege Dekretuaren 57.c artikulua); nolanahi ere, salbuespen bat egongo da, Araudi Organikoko 52 c) artikuluan aurreikusitakoa.
2.– Behin-behineko destinoaz jardunean dauden funtzionarioek parte hartu beharra izango dute lehiaketa honetan.
Lehiaketan destinorik lortzen ez badute, dagokien kidegoko behin-behineko lanpostu bat emango zaie, herri berean eman ere.
3.– 249/1996 Errege Dekretuaren 34. artikuluaren b) eta c) letretan ezarritako borondatezko eszedentzietan, hau da, familia biltzeko eta norberaren intereseko eszedentzietan dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta eskabideak aurkezteko epea amaitzean, eszedentzia eman zitzaienetik gutxienez urte bi igaro badira.
4.– 249/1996 Errege Dekretuaren 35. artikuluaren babesean seme–alabak zaintzeko eszedentzian dauden funtzionarioek lehiaketan parte hartu ahal izango dute, baldin eta azken behin betiko destinoaz jabetu zirenetik urte bete igaro bada.
5.– Derrigorrezko eszedentzian daudenek, behin betiko lanpostu–kentzearen ondorioz lanpostua galdu dutenek eta 249/1996 Errege Dekretuaz onarturiko Araudi Organikoaren 34. artikuluaren a) idatz-zatiaren araberako borondatezko eszedentzian daudenek lehentasunezko eskubidea izango dute, hurrenkera horretan, kasu honetan: jarduneko zerbitzua utzi zutenean lanean ari ziren herrian, norberaren kidegoko lanposturen bat betegabe geratzen denean eta lehiaketarako lehendabizi iragartzen denean (Araubide Organikoko 44.3. artikulua).
6.– Araubide Organikoko 44.3). artikuluan ezarritako lehentasun-eskubidearen arautzea. Lehentasunak herri jakin bateko plaza guztietan eragiten duenez, eskubide hori gauzatzeko, lehentasunaz baliatzen diren herrian eskainitako lanpostu huts guztiak eskatu beharko dituzte, eta eskabidearen lehentasun-hurrenkeraren aurreneko zenbakietan bildu eskabideok; jarraian, lehentasunik gabe eskatutako gainerako lanpostuak ordenatuko dira. Era berean, beren instantzian eskatu beharko dute, behin betiko jabetzan izan duten azken lanpostuaren probintzia edo udalerria zehaztuz eta lehentasun hori egiaztatzen duten agirien fotokopia konpultsatuak entregatuz.
Lehentasuna ez da kontuan hartuko, herriko lanpostu huts guztiak eskatu ezean, eskabidean dagokion idatz-zatian zirkunstantzia hori azaldu ezean, edo aurreko paragrafoan aipatutako agiriak aurkeztu ezean.
7.– Funtzionarioei ez zaie esleituko zentro bereko beste lanposturik, otsailaren 16ko 249/1996 Errege-Dekretuaren 52. artikuluaren c) idatz-zatian jasotzen den salbuespena salbu (Errege-Dekretu horrekin langileen berrantolamendua arautzen da).
Hirugarrena.– Baremoak.
Lanpostuak esleitzeko merezimenduak honela baloratuko dira: antzinatasuna, autonomia erkidegoko bertako hizkuntza ofizialaren jakintza eta informatikaren jakintza baloratzeko ezarritako baremoaren arabera, jakintza horiek ezarrita dituzten lanpostuak direnean. Eskabidearekin batera, autonomia erkidegoetako hizkuntza ofizialen eta informatikaren gaineko ezagutzei buruzko fotokopia konpultsatuak aurkeztu beharko dira. Behar bezala konpultsatu ezean, ez dira kontuan hartuko.
1.– Antzinatasuna: kidegoan benetan lan egindako aldiengatik puntu bat emango da urtebeteko, eta hori baino aldi laburragoengatik proportzioan neurtuko da (0,0027777 eguneko; hilabeteak 30 egunekotzat hartuko dira). Zerbitzu horiek kontuan hartuko dira eskabideak aurkezteko azken eguna arte.
2.– Euskararen ahozko zein idatzizko jakintza: Euskal Autonomia Erkidegoko lanpostuetarako, euskara ahoz eta idatziz jakiteak —behar bezala ziurtatu beharko da agiri ofizialaren bidez edo aurkeztutako titulua edo agiria homologatuta—, ondorio hauetarako soilik, 6 puntura arteko balioa izango du, otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaz onarturiko Araudi Organikoaren bigarren xedapen gehigarria kontuan harturik ziurtatutako mailaren arabera.
Euskal Autonomia Erkidegoko Herri-Administrazioetan Euskararen Erabilera Normaltzeko Plangintza arautzen duen urriaren 17ko 224/1989 Dekretuan (27ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria) ezarritakoarekin bat etorriz eta Euskal Autonomia Erkidegoan euskararen erabilera normaltzeko ematen diren garapen xedapenak ikusita, honako irizpide hauen arabera jokatuko da:
1.a 2. hizkuntza–eskakizuna: bi puntu.
2.a 3. hizkuntza–eskakizuna: lau puntu.
3.a 4. hizkuntza–eskakizuna: sei puntu.
2 eta 4. hizkuntza–eskakizunen egiaztagiri ofizialik ez dagoenez, organo eskumendunek antolatzen duten azterketan erakutsi beharko du interesatuak badaukala maila hori. Erakutsiz gero, dagokion egiaztagiria emango zaio.
3.– Informatika jakintza: informatika bereziki jakitea eskatzen duten lanpostuak I. eranskineko eta lehiaketan hutsik utzitako lanpostuen zerrendan adierazten dira. Lanpostu horiek betetzerakoan, informatika jakitea ziurtagiri ofizialaren bidez ziurtatzen dutenei, ondorio hauetarako soilik, 6 puntura arteko balioa emango zaie, antzinatasunaz gain eta euskera jakiteagatik lortutako puntuez gain; hori agintzen du otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 54. artikuluaren 10. idatz-zatiak. Ondorio horretarako, irizpide hauek izango dira kontuan:
1.a 1. MAILA: informatika-ikastaroetan parte hartzearen eta probetxamendu ona izatearen ziurtagiri ofizialak, Hezkuntza eta Kultura Ministerioak, Administrazio Publikoetarako Ministerioak, Lan eta Gizarte Gaietarako Ministerioak, gai horretako eskumenak eskualdatu gabe dituzten autonomia erkidegoek eta homologatutako edo onartutako zentroek emanikoak: 0,5 puntu ikastaroko, puntu bi gehienez.
2.a 2. MAILA: 100 eskola-orduetarainoko informatika-ikastaroetan parte hartzearen eta probetxamendu ona izatearen ziurtagiri ofizialak, Justizia Ministerioak eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak kudeatzeko eskumenak dituzten autonomia erkidegoetako justizia sailek eta homologatutako edo onartutako zentroek emanikoak: hiru puntu.
3.a 3. MAILA: 100 eskola-ordutik gorako informatika-ikastaroetan parte hartzearen edo probetxamendu ona izatearen ziurtagiriak, Justizia Ministerioak eta Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak kudeatzeko eskumenak dituzten autonomia erkidegoetako justizia sailek eta homologatutako edo onartutako zentroek emanikoak: lau puntu.
4.a 4. MAILA: II. edo III. Mailako Lanbide Heziketaren tituluak, informatika espezialitatean, eta informatikaren diplomatura: bost puntu.
5.a 5. MAILA: Informatikako lizentziatura: sei puntu.
Ez da irizpide horiek metatzerik izango. Hori dela eta, funtzionarioak bi irizpide edo gehiago aplika dakizkiekeen informatikako jakintzak azaltzen baditu, puntuaziorik handiena ematen diona bakarrik hartuko da kontuan; eta Justizia Ministerioak edo Justizia Administrazioaren zerbitzuko langileak kudeatzeko eskumenak dituen autonomia erkidegoak emandako ikastaroaren orduak ez badira agertzen, sailkapen honen 2. puntuan adierazitakoen puntuazioa emango zaio.
Laugarrena.– Eskabideak aurkezteko ereduak eta epeak.
1.– Euskal Autonomia Erkidegoko Justizia Administrazioko Ofizialen, Laguntzaileen eta Agente Kidegoetako lanpostu–zerrendetako postuetan behin betiko destinoa duten funtzionarioek, zerbitzu berezietan daudenek eta lanpostua gordeta dutela, seme–alabak zaintzen eszedentzian daudenek agindu honen II. eranskinean agertzen den V–1 ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute. Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari aurkeztu beharko diote Bilboko, Donostia-San Sebastiángo edo Vitoria–Gasteizko EATetako sarrera-erregistroetan edo Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria–Gasteiz). 10 egun naturaleko epea izango dute, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzerik ez bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatuko da epea.
2.– Justizia Administrazioko beste kidego batzuetako edo beste administrazio bateko lanpostu–zerrendetako destinoak dauzkaten funtzionarioek, baldin eta otsailaren 16ko 249/1996 Errege Dekretuaren 34 artikuluko a) idatz-zatian jasotako eszedentzian badaude Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegoetan, eta lehiaketa honetan ofizial, laguntzaile edo agente gisa parte hartu nahi badute, agindu honen II. eranskinean agertzen den V–2 ereduaren araberako eskabidea aurkeztu beharko dute. Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari aurkeztu beharko diote, Bilboko, Donostia-San Sebastiángo edo Vitoria–Gasteizko EATetako sarrera-erregistroetan edo Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria–Gasteiz). 10 egun naturaleko epea izango dute, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzerik ez bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatuko da epea.
3.– Lehiaketa honetan parte hartu nahi duten gainerakoek, besteak beste: behin–behineko destinoa dutela derrigorrezko eszedentzian daudenek, lanpostua behin betiko kendu zaiela dagoeneko galdu dutenek, jarduneko egoerara itzultzeagatik behin–behineko destinoa dutenek, eta borondatezko eszedentzian daudenek —familia biltzeagatik edo norberaren interesagatik— agindu honen II. eranskinean agertzen den V–3 ereduaren araberako eskabidea erabili beharko dute. Giza Baliabideak Antolatzeko zuzendariari aurkeztu beharko diote, Bilboko, Donostia-San Sebastiángo edo Vitoria-Gasteizko EATetako sarrera–erregistroetan edo Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistro Orokorrean (Donostia kalea, 1, 01010 Vitoria–Gasteiz). 10 egun naturaleko epea izango dute, deialdi hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita. Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian eta Estatuko Aldizkari Ofizialean aldi berean argitaratzerik ez bada, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunetik zenbatuko da epea.
4.– Eskabideak Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 38. artikuluan ezarritako eran ere bidal daitezke.
Postetxeetan aurkezten direnak honela bidali ahako dira:
a) Posta arruntez: eskabideak aurkezteko epearen barruan eman beharko zaie sarrera Bilboko, Donostia-San Sebastiángo edo Vitoria-Gasteizko EATetako sarrera–erregistroetan eta Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Erregistro Orokorrean.
b) Posta ziurtatuaz: eskabidea irekita aurkeztuko da postetxean, posta-funtzionarioak eguna eta zigilua jar ditzan; lehiaketako partaideek postako zigilua daukan eskabidea bidali behar dute. Epea igarota ez da eskaririk onartuko baldintza hori betetzen ez badute, gerora epe barruan aurkeztu zutela frogatu arren.
5.– Norberaren interesagatik borondatezko eszedentzian daudenek herri–administrazioetatik bereizi ez izanaren adierazpena aurkeztu beharko dute eskabidearekin batera.
6.– Lehiaketa honetan parte hartzen duen funtzionarioak eskaera bat baino ez du egingo, nahiz eta lanpostuak eskumenak transferituta duten autonomia erkidegoek egin dituzten deialdietan agertuko diren eta lekuan lekuko aldizkari ofizialetan argitaratuko.
Orobat, eskaerarekin berarekin aukeratu beharko dute bai diharduten kidegotik parte hartzea bai eszedentzian dauden kidegoaz beste batean jarduneko zerbitzura itzultzea.
Funtzionarioak eskatutako destinoei uko egiterik ez dagoenez, lekualdatze-lehiaketaren bidez zerbitzura bueltatu denak destinoa lortuz gero, jardunean zegoen kidegoan eszedentzian geratuko da besterik gabe. Horrenbestez, oraingo destinoa hutsik dagoen lanpostu moduan eskeiniko da, lehiaketan hutsik utzitako lanpostu gisa.
7.– Egindako eskaera loteslea izango da eskatzailearentzat, instantziak aurkezteko epea amaitu ondoren.
8.– Derrigorrezko eszedentzian eta behin behingoz atxikirik egonik lehiaketa honetan parte ez dutenei behin betiko esleituko zaie lanpostu bat funtzionarioa bizi den udalerri, probintzia edo autonomia erkidegoan.
Bosgarrena.– Baldintzaturiko eskabideak.
Ofizialen, Laguntzaileen eta Agenteen Kidegoetako bi funtzionariok udalerri, barruti judizial eta probintzia bereko lanpostu hutsak nahi izanez gero, aukera izango dute euren eskaera baldintzapean jartzeko, hau da, biek destinoa probintzia berean lortzeko eskaera egin dezakete, eta horrela gertatu ezean, baldintzapeko eskaerak baliogabetu egingo dira.
Baldintzapeko eskaera berariaz egin beharko dute funtzionarioek eskabidean eta beste funtzionarioaren eskaeraren fotokopia aurkeztu beharko dute.
Bigarren lehiakidearen eskabidearen fotokopia igortzen ez bada, biek egindako eskabide baldintzatua baliogabetu egingo da.
Oinarri honetaz baliatzen diren funtzionarioek eskabidearen lehentasunezko hurrenkerako lehen zenbakietan ipini beharko dituzte baldintzaturiko lanpostuak, eta ondoren, baldintzatu gabekoak.
Seigarrena.– Izapidetzea
Lehiakea honetan parte hartzeko eskabideak jaso dituzten Justizia Ministerioaren lurralde gerentzietako langileen unitateek, Justizia Administrazioarekiko Harermanetarako Zuzendaritza Nagusiak eta eskumenak transferituta duten erkidegoek egingo dute grabaketa, prozesu informatikoan.
Prozesu hori amaitu eta gero, eskabidean jasotako datuen araberako baremazioa egingo da.
Estatuko Aldizkari Ofizialean eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian iragarriko da non egongo diren interesdunen eskura parte hartzaile guztien III. eranskinak, baremazioa eta behin behingoz esleitutako destinoak jasoko dituztenak.
Funtzionarioek 10 egun naturaleko epean adieraziko dituzte III. eranskinean jasotako datuekiko dituzten desadostasunak, eta zuzen daitezela eskatuko. Horretarako, aipatutako epean dagokion froga-agiria aurkeztu beharko dute, baita bere egunean aurkeztu zuten eskabidearen fotokopia zigilatua ere, hori guztia Administrazio Publikoen Araudide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen Legearen 71.1. artikuluan ezarritakoaren arabera, IV. eranskinean ageri den alegazio-ereduari jarraiki.
Ezarritako epean erreklamatu ezean, jasotako datuekin bat datorrela eta onartzen dituela ulertuko da, baita bere baremazioa eta behin-behingoz esleitutako destinoa ere.
Hutsik utzitako lanpostuen lehiaketa izanik, behin-behingoz esleitutako destinoak behin betiko ebazpenean alda daitezke, eskabideak barematzean sor daitezkeen errakuntzen ondorioz. Nolanahi ere, behin-behingoz esleitutako destinoek ez dute sortzen lehiaketaren behin betiko ebazpenari buruzko eskubiderik ezta eskubide-itxaropenik ere.
Zazpigarrena.– Esleipenak.
1.– Lanpostuak esleitzeko hurrenkera hirugarren oinarriko baremoen arabera lorturiko guztizko puntuaziotik aterako da.
2.– Guztizko puntuazioan berdinketa gertatzen bada, funtzionarioaren lerrun-listara joko da hurrenkera erabakitzeko.
Zortzigarrena.– Esleituriko destinoen izaera.
1.– Lehiaketa honen ondoriozko lekualdaketak borondatezkotzat hartuko dira, zerbitzuagatiko kalteordainei buruzko martxoaren 4ko 236/1988 Errege–Dekretuan jasotako ondorioetarako.
2.– Esleituriko destinoei ezin izango zaie uko egin.
Bederatzigarrena.– Ebazpena eta lanpostuaz jabetzeko epea.
1.– Honako deialdi hau Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren ebazpenaren bidez ebatziko da, Justizia Ministerioarekin eta lekualdatze-lehiaketarako deia egin duten autonomia erkidegoetako organo eskumendunekin koordinatuta.
2.– Ebazpenean hauek adieraziko dira: destinoa esleitu zaienen jatorrizko lanpostua eta herria, administrazio-egoera —jardunekoa ez bada— eta funtzionario bakoitzari esleituriko lanpostua (destinoa eta herria zehaztuta).
3.– Lehiaketaren ebazpenak kidegoka banatu ahal izango dira, lehiatzen direnen, hots, ofizial, laguntzaile eta agenteen lanpostu-uzteak aldika egin ahal izateko, baldin eta lanpostu-uzte guztiak egun berean egitea zerbitzu publikoaren kalterako izango dela uste badu Administrazioak.
4.– Lortutako destinoaz jabetzeko epea hamar egun naturalekoa izango da, herriaren aldaketa egonez gero; destinoa herri berean bada, ordea, kargua utzi eta hurrengo hiru egun naturalen barruan jabetu beharko da.
5.– Kargua uzten den egunaren biharamunetik hasiko da destinoaz jabetzeko epea.
6.– Ebazpenak jarduneko egoerara itzultzea agintzen badu, lehiaketaren ebazpena Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratu ondoren hasiko da zenbatzen jabetzeko epea.
Baldin eta lehiaketa honen bidez lanpostura bueltatzen diren funtzionarioak beste kidego batean jardunean izango balira, eta Administrazioaren zerbitzupean duten harremana apurtu nahi ez badute, lanpostuaz jabetzeko ezinbestekoa den denbora izateko beharra dagoenez, orain duten destinoaren presidenteari, epaileari, fiskalari edo organismoko buruari eskatu ahalko diote egun bateko baimen ordaindua herriaren aldaketarik ez badago edo bi egunekoa kontrakoa gertatuz gero, Kanarietara, Balear Irletara edo Zeuta edo Melillara joan behar duten kasuetan salbu, zeinetan baimena hiru egunekoa ere izan baitaiteke (Araubide Organikoko 66.1.g. artikulua); lehengo destinotik kenduta daudela ulertuko da zerbitzu aktibora itzultzeko lanpostu berriaz jabetu diren egunenaren bezperan.
7.– Ebazpena ezin bada aldi berean argitaratu autonomia erkidegoetako aldizkari ofizialetan, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera hasiko dira epeak.
8.– Funtzionarioek dauzkaten lizentziak amaitzen direnean hasiko dira destinoaz jabetzeko epeak, baldin eta lizentziak eteteko edo baliogabetzeko adinako ezinbesteko arrazoiak —behar bezala justifikatuta— ez badaude.
Bederatzigarrena.– Errekurtsoak.
Deialdi honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa jar dakioke Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Vitoria-Gasteizko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian, hil biko epean, Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.
Berraztertzeko errekurtsoa jarri zenetik hilabetera ebazpen adierazirik ematen ez bada, errekurtsoa ezetsi egin dela esan nahiko du. Orduan, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa aurkeztu ahal izango da, aipatutako moduan.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 19a.
Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,
JOSEBA AZKARRAGA RODERO.
I. ERANSKINA
OFIZIALAK
PROBINTZIA DEIALDIAREN LANPOSTUAREN IZENA LANPOSTU HIZKUNTZA INFORMATIKA
HURRENKERA ZK. HUTSAK
ARABA * 384 VITORIA-GASTEIZKOKO PROBINTZIA AUZITEGIKO IZAPIDETZE BULEGO ERKIDEA. 1 B B
ARABA * 389 VITORIA-GASTEIZKOKO INSTRUKZIOKO 4 ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 390 VITORIA-GASTEIZKOKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 391 VITORIA-GASTEIZKOKO LAN ARLOKO 1. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 392 VITORIA-GASTEIZKOKO LAN ARLOKO 3. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 394 DONOSTIAKO PROBINTZIA AUZITEGIKO 2. SEKZIOA 1 B B
GIPUZKOA * 398 DONOSTIAKO LENENENGO AUZIALDIKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 401 DONOSTIAKO INSTRUKZIOKO 2 ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 404 AZPEITIAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA 405 AZPEITIAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
GIPUZKOA 407 EIBARKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
GIPUZKOA * 409 BERGARAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 410 AUZITEGI NAGUSIA: BILBOKO ADMNISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO SALA 1 B B
BIZKAIA * 412 BILBOKO DEKANOTZA: JAKINARAZPEN ETA ENBARGOEN ZERBITZU ERKIDEA 1 B B
BIZKAIA * 417 BARAKALDOKO INSTRUKZIOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 418 DURANGOKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 419 DURANGOKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 426 BALMASEDAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA 413 BILBOKO ZIGOR ARLOKO 6. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 414 BILBOKO ZIGOR ARLOKO 7. ZK.KO EPAITEGIA 4 S S
BIZKAIA * 415 BILBOKO LAN ARLOKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
OHARRA:IZAR BAT ( ) ONDOAN DUTEN LANPOSTU GUZTIAK DIRA LEHIAKETAN HUTSIK UTZITAKO LANPOSTU GISA DEITUTAKOAK DIRA.
LAGUNTZAILEAK
PROBINTZIA DEIALDIAREN LANPOSTUAREN IZENA LANPOSTU HIZKUNTZA INFORMATIKA
HURRENKERA ZK. HUTSAK
ARABA * 1455 VITORIA-GASTEIZKO LEHENENGO AUZIALDIKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 1456 VITORIA-GASTEIZKO LEHENENGO AUZIALDIKO 3.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 1457 VITORIA-GASTEIZKO LEHENENGO AUZIALDIKO 4.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 1459 VITORIA-GASTEIZKO INSTRUKZIOKO 1. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 1460 VITORIA-GASTEIZKO INSTRUKZIOKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
ARABA * 1461 VITORIA-GASTEIZKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
ARABA * 1462 VITORIA-GASTEIZKO ZIGOR ARLOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 1463 VITORIA-GASTEIZKO LAN ARLOKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
ARABA * 1464 VITORIA-GASTEIZKO LAN ARLOKO 3. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA 1468 DONOSTIAKO AUZITEGIKO MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA 1 B B
GIPUZKOA * 1469 DONOSTIAKO LEHENENGO AUZIALDIKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 1470 DONOSTIAKO LEHENENGO AUZIALDIKO 4. ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
GIPUZKOA * 1472 DONOSTIAKO INSTRUKZIOKO 1.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 1476 AZPEITIAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1.ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
GIPUZKOA * 1477 IRUNGO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 1480 BERGARAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 1.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 1481 BERGARAKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA * 1473 DONOSTIAKO ZIGOR ARLOKOA: EPAI BETEARAZLEAK IZAPIDETZEKO BULEGOA 1 B B
GIPUZKOA * 1474 DONOSTIAKO LAN ARLOKO 3. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
GIPUZKOA 1475 DONOSTIAKO ADINGABEKOEN EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1482 BILBOKO AUZITEGI NAGUSIA: ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO SALA 1 B B
BIZKAIA * 1483 BILBOKO AUZITEGI NAGUSIA: LAN ARLOKO SALA 2 B B
BIZKAIA * 1484 BILBOKO PROBINTZIA AUZITEGIKO 1.ZK.KO SEKZIOA 3 B B
BIZKAIA * 1485 BILBOKO FISKALTZA 1 B B
BIZKAIA 1486 BILBOKO AUZITEGIKO MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA 2 B B
BIZKAIA * 1487 BILBOKO ERREGISTRO ZIBIL BAKARRA 1 B B
BIZKAIA * 1488 BILBOKO DEKANOTZA: JAKINARAZPEN ETA ENBARGOEN ZERBITZU ERKIDEA 1 B B
BIZKAIA * 1489 BILBOKO LENENENGO AUZIALDIKO 3. ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
BIZKAIA * 1490 BILBOKO LENENENGO AUZIALDIKO 11. ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
BIZKAIA * 1497 BARAKALDOKO LENENENGO AUZIALDIKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1499 DURANGOKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 3.ZK.KO EPAITEGIA 2 B B
BIZKAIA * 1502 GETXOKO LEHENENGO AUZIALDIKO ETA INSTRUKZIOKO 4.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1491 BILBOKO ZIGOR ARLOKO 7.ZK.KO EPAITEGIA 6 B B
BIZKAIA * 1498 BARAKALDOKO ZIGOR ARLOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1492 BILBOKO LAN ARLOKO 1.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1493 BILBOKO LAN ARLOKO 3. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1494 BILBOKO LAN ARLOKO 4. ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
BIZKAIA * 1495 BILBOKO LAN ARLOKO 5.ZK.KO EPAITEGIA 1 B B
OHARRA:IZAR BAT ( ) ONDOAN DUTEN LANPOSTU GUZTIAK DIRA LEHIAKETAN HUTSIK UTZITAKO LANPOSTU GISA DEITUTAKOAK DIRA.
AGENTEAK
PROBINTZIA DEIALDIAREN LANPOSTUAREN IZENA LANPOSTU HIZKUNTZA INFORMATIKA
HURRENKERA ZK. HUTSAK
ARABA 2655 VITORIA-GASTEIZKO INSTRUKZIOKO 4. ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
ARABA 2656 ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO EPAITEGIAN. 2 VITORIA-GASTEIZKO 1 B E
ARABA 2657 VITORIA-GASTEIZKO ZIGOR ARLOKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
ARABA 2658 VITORIA-GASTEIZKO LAN ARLOKO 2. ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
GIPUZKOA * 2659 DONOSTIAKO PROBINTZIA AUZITEGIA: 1.ZK.KO SEKZIOA 1 B E
GIPUZKOA * 2660 DONOSTIAKO PROBINTZIA AUZITEGIA: JAKINARAZPEN ETA ENBARGOEN ZERBITZU ERKIDEA 1 B E
GIPUZKOA 2663 DONOSTIAKO AUZITEGIKO MEDIKUNTZAKO EUSKAL ERAKUNDEA 1 B E
GIPUZKOA 2666 DONOSTIAKO LENENENGO AUZIALDIKO 1. ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
GIPUZKOA 2674 IRUNGO LAGUNTZAKO ZERBITZU ERKIDEA 1 B E
GIPUZKOA 2668 DONOSTIAKO ADMINISTRAZIOAREKIKO AUZIETAKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
GIPUZKOA 2669 DONOSTIAKO 2.ZK.KO ZIGOR ARLOKOA 1 B E
GIPUZKOA 2670 DONOSTIAKO 3.ZK.KO ZIGOR ARLOKOA 1 B E
GIPUZKOA * 2671 DONOSTIAKO ZIGOR ARLOKOA: EPAI BETEARAZLEAK IZAPIDETZEKO BULEGOA 1 B E
GIPUZKOA * 2676 OÑATIKO BAKE-EPAITEGIA 1 B E
GIPUZKOA 2677 OIARTZUNGO BAKE-EPAITEGIA 1 B E
GIPUZKOA 2673 IBARRAKO BAKE-EPAIEGIA (UDAL TALDEA) 1 B E
GIPUZKOA 2675 LAZKAOKO BAKE-EPAIEGIA (UDAL TALDEA) 1 B E
GIPUZKOA 2678 BILLABONAKO BAKE-EPAIEGIA (UDAL TALDEA) 1 B E
BIZKAIA 2679 BILBOKO AUZITEGI NAGUSIA: ZIBILEKO ETA ZIGOR ARLOKO SALA 1 B E
BIZKAIA * 2680 BILBOKO AUZITEGI NAGUSIA: LAN ARLOKO SALA 1 B E
BIZKAIA * 2681 BILBOKO AUZITEGI NAGUSIA: 1.ZK.KO SEKZIOA 1 B E
BIZKAIA 2688 BARAKALDOKO FISKALTZA-ADSKRIPZIOA 1 B E
BIZKAIA 2684 BILBOKO LENENENGO AUZIALDIKO 2.ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
BIZKAIA 2685 BILBOKO LENENENGO AUZIALDIKO 11. ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
BIZKAIA 2686 BILBOKO LENENENGO AUZIALDIKO 14.ZK.KO EPAITEGIA 1 B E
BIZKAIA * 2687 BILBOKO ESPETXERATUEN ZAINTZAKO EPAITEGIA 1 B E
BIZKAIA 2691 SOPELAKO BAKE-EPAITEGIA 1 B E
BIZKAIA 2692 IGORREKO BAKE-EPAITEGIA (UDAL TALDEA) 1 B E
OHARRA:IZAR BAT ( ) ONDOAN DUTEN LANPOSTU GUZTIAK DIRA LEHIAKETAN HUTSIK UTZITAKO LANPOSTU GISA DEITUTAKOAK DIRA.
II. ERANSKINA
V-1 EREDUA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK 2001eko ABENDUAREN 19KO AGINDUAZ DEITUTAKO LEHIAKETA
(JUSTIZIA MINISTERIOAK BETETZEKOA) (AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE GERENTZIEK BETETZEKOA).
HIZKUNTZAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:
INFORMATIKAK EMANDAKO PUNTUAZIOA::
URTEBETE DARAMAZU EGUNGO DESTINOAN?:
ARAUDI ORGANIKOKO 57 D), E), ETA F) ARTIKULUAN ADIERAZITAKO
EGOERETAKO BATEAN ZAUDE? (ZEHAZTU ZEINETAN):
NAN LEHEN ABIZENA BIGARREN ABIZENA IZENA
EGUNGO LANPOSTUAREN IZENA:
Kidegoa: Deialdiko 5. oinarri baldintzatuaren babesa hartzen baduzu, zehaztu beste funtzionario baten NAN:
Harremanetarako telefonoa: Hizkuntzen araberako lehentasuna: zehaztu bakarrik dauzkazunetatik mailarik, hizkuntza eskakizunetik edota gradurik gorena, dagokion Autonomia Erkidegoko eremuko laukitxoan 1, 2 edo 3 jarriz, Bigarren Oinarria 2.an jasotakoaren arabera.
Administrazio egoera: jarri (X) dagokion laukitxoan
Zerbitzu 52.c) Art. 249/96 E.D. (108) Euskal Autonomia Erkidegoa Valentziako A.E.
Aktiboa
(100)
Seme-alabak zaintzeko eszedentz. 35 Art. 249/96 (602) E.D. Kataluniako A.E. Nafarroako Foru Erkidegoa
Zerbitzu bereziak 32 Art. 249/96 (615) E.D. Galiziako A.E. Balear Uharteetako A.E.
Egungo destinoaz noiz jabetu zinen: Urtea ____/Hila _____/ Eguna _____/ Informatikaren araberako lehentasunak: Hirugarren IKASTAROAK: (1.
oinarriaren arabera .3 Maila ( X jarri dagokion lekuan) maila baduzu soilik. ik. gehienez)
602 mugimendua izatekotan, zehaztu horren data: Urtea _____/ Hila _____/ Eguna ____/ 1. MAILA 2. MAILA 3. MAILA 4. MAILA 5. MAILA Ikastaro kopurua:
Lehentasun Deialdiaren 5. oinarriaren Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren
hurrenkera zk. hurrenkera zk. baldintza (1) hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren
baldintza (1) baldintza (1)
1 8 15
2 9 16
3 10 17
4 11 18
5 12 19
6 13 20
7 14 21
Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren
hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren
baldintza (1) baldintza (1) baldintza (1)
(1) JARRI (x) BALDINTZATU NAHI DIREN LANPOSTUETAN BAKARRIK.
(a)n (e)ko (r)en (e)an.
OHARRA: Behar adina orri erantsiko dira, eskatutako
lan-postuen arabera eta zutabeka ordenatuta. Sinadura:
GIZA BALIABIDEAK ANTOLATZEKO ZUZENDARIA
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
(V-I ereduaren 2. orrialdea)
V-2 eredua
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK 2001EKO ABENDUAREN 19KO AGINDUZ DEITUTAKO LEHIAKETA
(AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE GERENTZIEK BETETZEKOA.)
HIZKUNTZAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:
INFORMATIKAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:
URTE BETE DARAMAZU ZAUDEN DESTINOAN?:
ARAUDI ORGANIKOKO 57 D), E), ETA F) ARTIKULUAN ADIERAZITAKO
EGOERETAKO BATEAN ZAUDE? (ZEHAZTU ZEINETAN):
NAN LEHEN ABIZENA BIGARREN ABIZENA IZENA
Jakinarazpenak bidaltzeko helbidea:
Zein kidegotarako parte hartzen duzu?: Deialdi baldintzatuko 5. oinarriaren babesa hartzen baduzu, zehaztu beste funtzionario baten NAN:
Administrazio Egoera: Borondatezko Hizkuntzen araberako lehentasuna: zehaztu bakarrik dauzkazunetatik mailarik, hizkuntza eskakizunetik edota
Eszedentzia 34.a Artikulua gradurik gorena, dagokion Autonomia Erkidegoko eremuko laukitxoan 1, 2 edo 3 jarriz, Bigarren Oinarria 2.an jasotakoaren arabera.
44.3 Art.ren (249/96 E.D.) babesa hartzen
baduzu, zehaztu zure azken destinoa zein probintzia
edo udalerritan zen (hori ziurtatzen duten agirien
fotokopia konpultsatuak erantsi):
Euskal Autonomia Erkidegoa Valentziako A.E.
Kataluniako A.E. Nafarroako Foru Erkidegoa
Harremanetarako telefonoa: Galiziako A.E. Balear Uharteetako A.E.
Lehentasunak informatikaren arabera: Hirugarren oinarriaren arabera 3 MAILA (jarri X dagokion lekuan) IKASTAROAK: (1. maila baduzu soilik.
4 ikastaro gehienez)
MAILA 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA 4 MAILA 5 Ikastaro kopurua:
Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren
hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren
baldintza (1) baldintza (1) baldintza (1)
1 8 15
2 9 16
3 10 17
4 11 18
5 12 19
6 13 20
7 14 21
Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren
hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren
baldintza (1) baldintza (1) baldintza (1)
(1) JARRI (x) BALDINTZATU NAHI DIREN LAN-POSTUETAN BAKARRIK.
(a)n, (e)ko (r)en (e)an.
OHARRA: Behar adina bigarren orri erantsiko dira, eskatutako
lan-postu kopuruaren arabera eta zutabeka ordenatuta. Sinadura:
GIZA BALIABIDEAK ANTOLATZEKO ZUZENDARIA
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
(V-2 ereduaren 2. orrialdea)
V-3 EREDUA
JUSTIZIA LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK 2001EKO ABENDUAREN 19KO AGINDUZ DEITUTAKO LEHIAKETA
(AUTONOMIA ERKIDEGOEK EDO LURRALDE GERENTZIEK BETETZEKOA.)
HIZKUNTZAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:
INFORMATIKAK EMANDAKO PUNTUAZIOA:
URTE BETE DARAMAZU ZAUDEN DESTINOAN?:
ARAUDI ORGANIKOKO 57 D), E) ETA F) ARTIKULUAN ADIERAZITAKO
EGOERETAKO BATEAN ZAUDE? (ZEHAZTU ZEINETAN):
NAN LEHEN ABIZENA BIGARREN ABIZENA IZENA
Zein kidegotarako parte hartzen duzu?: Deialdi baldintzatuko 5. oinarriaren babesa hartzen baduzu, zehaztu beste funtzionario baten NAN:
Administrazio egoera: ([ X ] dagokion laukitxoan).: Hizkuntzen araberako lehentasuna: zehaztu bakarrik dauzkazunetatik mailarik,
hizkuntza eskakizunetik edota gradurik gorena, dagokion Autonomia Erkidegoko
Derrigorrezko eszedentzia 33. Art. 249/96 (613) E.D. eremuko laukitxoan 1, 2 edo 3 jarriz Bigarren Oinarria 2.an jasotakoaren arabera.
Borond. Esz. familia elkartzeagatik 34.B) Art. 249/96 (623) E.D.
Bor. Esz. interes partikularragatik 34.C) Art. 249/96 (605) E.D. Euskal Autonomia Erkideagoa Valentziako A.E.
Eginkizun gabetzea (402) Kataluniako A.E. Nafarroako Foru Erkidegoa
(104) Galiziako A.E. Balear Uharteetako A.E.
Informatikaren araberako lehentasunak: Hirugarren Oinarriaren Arabera 3 MAILA (Jarri X dagokion lekuan) IKASTAROAK: (1. maila baduzu
soilik. 4 ikastaro gehienez)
MAILA 1 MAILA 2 MAILA 3 MAILA 4 MAILA 5 Ikastaro kopurua:
605, 623 egoeran bazaude zehaztu horretara noiz iritsi zaren: Urtea _______/ Hila _______/ Eguna _______/
104, 613 eta 402 egoeran bazaude, eta 249/96 E.D.ko 35.1 eta 44.3 Artikuluen babesa hartzen baduzu, zehaztu zein probintzia eta udalerritan izan duzun jabetzako azken destino behin betikoa, hori egiaztatzen duten agiri konpultsatuekin batera:______________________________________
Egungo lanpostuaren edo etxebizitzaren helbidea eta telefonoa:
Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren
hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren
baldintza (1) baldintza (1) baldintza (1)
1 8 15
2 9 16
3 10 17
4 11 18
5 12 19
6 13 20
7 14 21
Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren Lehentasun Deialdi Bosgarren
hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren hurrenkera zk. hurrenkera zk. oinarriaren
baldintza (1) baldintza (1) baldintza (1)
(1) JARRI(x) BALDINTZATU NAHI DIREN LAN-POSTUETAN SOILIK.
(a)n (e)ko (r)en (e)an.
OHARRA: Behar adina bigarren orri erantsiko dira, eskatutako
lan-postu kopuruaren arabera eta zutabeka ordenatuta. Sinadura:
GIZA BALIABIDEAK ANTOLATZEKO ZUZENDARIA
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010-VITORIA-GASTEIZ
(V-3 ereduaren 2. orrialdea)
IV. ERANSKINA
ALEGAZIO EREDUA
JUSTIZIA, LAN ETA GIZARTE SEGURANTZA SAILBURUAK 2001EKO ABENDUAREN 19KO AGINDUZ DEITUTAKO LEHIAKETA
NAN LEHEN ABIZENA BIGARREN ABIZENA IZENA
PARTE HARTZEKO ERABILITAKO EREDUA (DAGOKIONA ZEHAZTU): V-1 V-2 V-3
ZEIN KIDEGOTARAKO PARTE HARTU ZENUEN? :
ALEGAZIOAREN ARRAZOIA (ZEHAZTU DAGOKIONA):
A) LEHIAKETATIK BAZTERTU IZANA: 34 b) ART. 34 c) ART. 35 ART. 57.c) ART. 5.) OINAR.
B) DESTINORIK LORTU EZ IZANA
C) LORTUTAKO DESTINOAREKIN ADOS EZ EGOTEA
(ALEGAZIOAK ARGI ETA LABUR AZALDUKO DIRA ETA BAKARRIK HORRETARAKO ERRESERBATURIKO LEKUAN. ERAGINDAKO
FUNTZIONARIORIK AIPATUZ GERO JARRI NANren ZENBAKIA)
ALEGAZIOAK
A) KASUA
B) eta C) KASUA
ESLEITUTAKO DESTINOAREN DEIALDIAREN HURRENKERA-ZENBAKIA:
ESLEITUTAKO DESTINOAREN IZENA:
ERREKLAMATUTAKO DESTINOAREN DEIALDIAREN HURRENKERA-ZENBAKIA:
ERREKLAMATUTAKO DESTINOAREN IZENA:
DATA SINADURA
GIZA BALIABIDEAK ANTOLATZEKO ZUZENDARIA
DONOSTIA-SAN SEBASTIAN, 1
01010 VITORIA-GASTEIZ
RSS