Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

250. zk., 2001eko abenduaren 28a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Herrizaingo Saila
7273

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 5ekoa, Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariarena, Epaimahai Medikoa osatzen dutenen identitatea aldatzen duena.

Ertzaintzaren oinarrizko eskalako Agente izateko 281 lanpostu betetzeko hautaketa prozedurarako deia egin zen 2001eko martxoaren 15eko Ebazpenaz (martxoaren 29ko EHAA, 62 zk.), eta era berean, ebazpen horretan ezarritako Epaimahai Medikoa osatzen zutenen identitatea argitaratua izan zen Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendariaren 2001eko uztailaren 24ko Ebazpenaren bidez (abuztuaren 20ko EHAA, 160 zk.).

Deialdiaren hamabigarren oinarriaren 3. puntuan ezarritakoarekin bat etorriz ondorengo hau,

XEDATZEN DUT:

Orain arte Epaimahaiko idazkaria izan den Carlos Urgoiti Rementeria jaunaren ordez, Jose Ramon Rodriguez Martin jauna izendatzea Epaimahaiko idazkari.

Arkauten, 2001eko abenduaren 5a.

Euskal Herriko Poliziaren Ikastegiko zuzendaria,

GUADALUPE CAMINO GARCIA.


Azterketa dokumentala