Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

246. zk., 2001eko abenduaren 21a, ostirala


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7159

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 29koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Vitoria-Gasteizko udalerriko 13,2 kV-ko maniobra zentro baten eta 13,2 kV-ko lurpeko linea elektriko baten argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 67/16511-ATH01.109-ATD01.72

Kokagunea: Simon Anda kalea, Vitoria-Gasteizko udalerrian.

Aurrekontua: 2.056.317 PTA (12.358,71 euro).

Xedea: Eroskik goi-tentsioko energia hornidura izateko egin duen eskaerari erantzutea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakuna.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, DHZ1 motako 12/20 kV-ko isolamenduarekin, 3 x 40 mm2 eta 240 mm2-koak.

Luzera: 178 +68 m.

Hasiera: Simon Anda transformazio zentroa.

Helburua: Manila transformazio zentroa. Egin nahi den maniobra zentroan izango ditu sarrera eta irteera.

Ibiltari izeneko maniobra zentroa.

Mota: barrukoa, lonjan, Ormazabal enpresak fabrikaturiko CGM 24 kV motako maniobra eta babes gelaxkekin.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera emateko. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 29a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala