
243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7060
IRAGARKIA, 2001eko azaroaren 12koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Zumaiako udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: 13,2 kV-ko lur azpiko linea elektriko bat, zirkuitu bakarrekoa, eta Basusta TZ-ra doan adarra izenekoa.
Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.
Eskatzailea: Iberdrola, S.A.
Erreferentzia: RI.20/24081 - ATH.68/01 - M.c.
Kokapena: Zumaia.
Lur azpiko linea zirkuitu bakarraren ezaugarriak:
Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.
Eroaleak: 3 AL 150.
Luzera: 120 m.
Hasiera: Zumaia TEA-Oikina linea.
Amaiera: Basusta TZ.
Aurrekontua: 1.689.219 PTA (10.152,41 Euro).
Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete idatziz eta hiru kopiatan Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostia, Easo Kalea, 10 zk.), hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2001eko azaroaren 12a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LOPEZ LARRINAGA.
RSS