Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7056

IRAGARKIA, 2001eko azaroaren 12koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Idiazabalgo udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: 13,2 kV-ko aireko linea elektriko bat, zirkuitu bakarrekoa, eta Etxegarate KTZ-ra doan adarraren aldaketa (31. eta 34. euskarrien artean) izenekoa.

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: R.I.20/24.043- A.T.H.70/01.

Kokapena: Idiazabal.

Aireko linea zirkuitu bakarraren ezaugarriak:

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: 3 LA 56.

Euskarriak: altzairua.

Luzera: 271 m.

Hasiera: Etxegarate KTZ.-ra doan adarraren 31. euskarria.

Amaiera: Etxegarate ATZ-ra doan adarraren 34. euskarria.

Aurrekontua: 1.025.293 PTA (6.162,14 euro).

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta alegazioak aurkez ditzakete idatziz eta hiru kopiatan Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoan (Donostia, Easo Kalea, 10 zk.), hogei eguneko epean, iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2001eko azaroaren 12a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala