
243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Osasun Saila
7053
LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan "screening" mamografikoen kalitatea bermatuko duen programa nork egin kontratatzeko.
1.– Entitate esleitzailea.
a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea, 45, E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 76. Faxa: 945 00 62 03.
b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.
c) Espediente zenbakia: 290/20/1/1240/O001/ 112001.
2.– Kontratuaren ezaugarriak.
a) Helburua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuan "screening" mamografikoen kalitatea bermatuko duen programa nork egin kontratatzea.
b) Loteak: ez.
c) Gauzatzeko lekua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua (ikusi oinarriak).
d) Gauzatzeko epea: urte bi (luza daiteke).
3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.
a) Izapideak: ohikoak.
b) Prozedura: irekia.
c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.
4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 12.300.000 PTA. (73.924,49 euro)- Litekeena da aurrekontua aldatzea.
5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.
6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: ikusi 1. puntua, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.
7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko dira: ikusi oinarri arauek zer esaten duten ekonomia eta finantza arloko kaudimena eta kaudimen teknikoa egiaztatzeko aurkeztu beharreko agiriei buruz.
8.– Eskaintzak aurkeztea.
a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko urtarrilaren 2a, 12:00ak baino lehen.
b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.
c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.
d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik kontatzen hasita.
e) Aldaerak: ez.
9.– Eskaintzak irekitzea.
a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 2002ko urtarrilaren 8a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada), e) Ordua: 12:30ak.
10.– Bestelako argibideak:
11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a.
Kontratazio Mahaiko lehendakaria,
JAVIER ALVAREZ MADARIAGA.
RSS