Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
7052

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuko Erakunde Zentrala DAT zintaz, toner-kartutxoz eta inprimagailuko tintaz hornitzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Osasun Sailari atxikitako ente publikoa, Araba kalea, 45, E. 01006 Vitoria-Gasteiz (Araba). Telefonoa: 945 00 62 72. Faxa: 945 00 62 03.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Erakunde Zentrala. Araubide Ekonomikoko eta Kontratazioko Zuzendariordetza.

c) Espediente zenbakia: 120/20/1/1233/O001/ 112001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: DAT zintak, toner-kartutxoak eta inprimagailuko tinta.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Erakunde Zentrala. Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua (Vitoria-Gasteiz).

d) Gauzatzeko epea: urte bat (luza daiteke).

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 12.836.500 PTA. (77.148,92 euro).

5.– Behin-behineko fidantza: ez dagokio.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea:

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria eta posta kodea, d) Telefonoa, e) Telefaxa: ikusi 1. puntua, f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskaintzak aurkezteko epea amaitu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondoko agiriak aurkeztu beharko dira (ikusi oinarriak):

Ekonomia eta Finantza arloko Kaudimena:

– Azken hiru urteetan egindako negozio guztien zenbatekoa, baita enpresak egindako horniketen eta lanen zenbatekoa ere.

Kaudimen Teknikoa:

– Azken hiru urteetan egindako horniketen zerrenda. Zerrenda horretan hornigaiak, zenbatekoak, datak eta onuradunak (publikoak zein pribatuak) jasoko dira. Horiekin batera horiei buruzkoa ziurtagiriak aurkeztuko dira.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko urtarrilaren 2a, 12:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: 1. puntuan adierazitako helbidean.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak jendaurrean irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea, b) Helbidea, c) Herria: 1. puntuan adierazitakoak, d) Eguna: 2002ko urtarrilaren 8a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada), e) Ordua: 12:30ak.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JAVIER ALVAREZ MADARIAGA.


Azterketa dokumentala