Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7051

LEHIAKETA. Iragarkia, Euskal Eskola Publikoaren publizitate kanpaina eratu eta hedatzea helburutzat duen zerbitzu kontratua esleitzeko dena (KBN C02/471/2001 esp.).

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saileko Administrazio eta Zerbitzu Sailburuordetza.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia. Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza.

c) Espediente zenbakia: C02/47/2001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Euskal Eskola Publikoaren publizitate kanpaina eratu eta hedatzea.

b) Loteak: ez.

c) Gauzatzeko lekua: Euskal Autonomia Erkidegoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): hilabetea, behin betiko fidantza jartzen denetik aurrera.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: presakoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 300.506 euro.

5.– Fidantzak.

Behin-behineko fidantza: 6.010,12 euro.

Behin betiko fidantza: esleipen zenbatekoaren %4a.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 89 27.

e) Faxa: 945 01 90 18.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2002ko urtarrilaren 24a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: III taldea, 3 azpitaldea, D kategoria.

Bestelako betebeharrak: ez daude.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2002ko urtarrilaren 25eko 10:00ak aurretik.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: hiru kartazal (A, B eta C) aurkeztu beharko dira, berariazko klausula administratiboen pleguan adierazitako edukia jasoz.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

3.a Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hilabete eta erdi, eskaintzak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak (lehiaketa): aldaera bakar bat onartzen da.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopuru gutxi gorabeherakoa edo gutxienezko eta gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Ondare eta Kontratazio Zuzendaritza. Kontratazio Batzorde Nagusia.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1 (beheko solairua, Lakua II eraikina).

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2002ko urtarrilaren 25a.

e) Ordua: 12:30.

10.– Bestelako argibideak.– Ez daude.

11.– Iragarkiaren gastuak.– Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio).– 2001eko abenduaren 3a.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 3a.

Ondare eta Kontratazio zuzendaria,

JAIME DOMÍNGUEZ-MACAYA LAURNAGA.


Azterketa dokumentala