
243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Nekazaritza eta Arrantza Saila
7050
EBAZPENA, 2001eko azaroaren 16koa, Landa Garapeneko zuzendariarena, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko apirilaren 4ko Aginduan jasotako baliabide ekonomikoen zenbateko berria argitaratzen duena. Agindu horren bidez 2001eko ekitaldiko deialdia egin zen abenduaren 19ko 274/2000 Dekretuaren — Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu ditu (EREIN programa)— babespeko laguntzetarako.
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen (EREIN programa) abenduaren 19ko 274/2000 Dekretuak; eta honen babespean egin zen 2001eko laguntzetarako deialdia Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko apirilaren 4ko Aginduz (2001eko apirilaren 17ko EHAA, 72 zk.). Agindu horretako hirugarren puntuan, honako hau ezartzen da hitzez hitz: "Deialdi honen kontura eman beharreko laguntzen kopuru osoak ez du artikulu honetan esandako aurrekontu-kontsignazioa gaindituko, ezta —indarreko legeriak kreditu-loturari edo aurrekontu-aldaketari buruz aurreikusi duenaren arabera— aurrekontuetan ezarritako kopuru hori eguneratzetik ateratzen dena ere. (…). Halakorik gertatuz gero, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri."
Nekazaritza eta Arrantza Saileko Landa Garapeneko Zuzendaritzak, bidezkoak diren izapideak burutuz aldez aurretik, honako hau ebatzi du: 92.000.000 pezetan (552.931,14 euro) gehitzea programa horretarako diren kreditu propioak. Ondorioz, EAEko aurrekontu orokorren kargura eman beharreko laguntzen guztirakoak 592.000.000 pezetara (3.557.991,66 euro) jotzen du.
Orain arte esandakoarekin bat, eta Euskal Autonomia Erkidegoko Herriogasuntza Nagusiaren antolarauei buruzko Legearen testu bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 49.2 artikuluan aurreikusitakoaren arabera, gehikuntza hori Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu behar da.
Beraz, honako hau
EBATZI DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko landa-inguruneak sustatu eta garatzeko laguntzak arautu zituen (EREIN programa) abenduaren 19ko 274/2000 Dekretuak; eta honen babespean egin zen 2001eko laguntzetarako deialdia Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko apirilaren 4ko Aginduz. Orain, agindu honetan jasotako baliabide ekonomikoen zenbateko berria ematen da argitara, hain zuzen ere, 92.000.000 pezetara (552.931,14 euro) jotzen duena. Horien iturria fondo propioak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko aurrekontu orokorretan aurreikusita daudenak. Gainerako zenbatekoak ez dira aldatuko.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a.
Landa Garapeneko zuzendaria,
IBON MANDALUNIZ BASAGOITI.
RSS