Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
7049

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 9koa, Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearena, zeinaren bitartez argitara ematen baita Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko martxoaren 6ko Aginduak deitutako laguntzetarako baliabide ekonomikoen zenbateko berria; izan ere, deialdi hori abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren esparruan egin zen, dekretu horrek laguntza-programak ezarri baititu nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko.

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko martxoaren 6ko Aginduak epea ireki du abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren babespean eskabideak aurkezteko. Dekretu horrek laguntza-programak ezarri ditu nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko. Esandako aginduaren 2. artikuluak honako hau xedatu du: EAEko Aurrekontu Orokorretatik 2001eko ekitaldirako jarri diren kredituek 2.057.650.001 pezetara (12.366.725,57 euro) jotzen dute; horietatik, 1.157.650.001 pezetara (6.957.616,63 euro) 2001erako ordainketa-kredituetarako dira, eta 900.000.000 pezeta (5.409.108,94 euro) 2002ko konpromiso-kredituetarako.

Era berean, artikulu berak honako hau ere badio: Goian adierazitako kopuru hori alda liteke, eskatutako laguntzen guztizko zenbatekoa kontuan hartuta, Nekazaritza eta Arrantza Saileko beste laguntza-programa batzuk gauzatzetik atera daitezkeen aurrekontu-baliabide agortu gabeen arabera, eta laguntzei buruzko ebazpena hartu baino lehen. Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordearen ebazpen batek emango du horren berri, eta ebazpena Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratuko da, laguntzak eman baino lehen.

Nekazaritzako Elikagai Politika eta Industriarako Zuzendaritzak, abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuak aurreikusitako laguntzen kudeaketa-lana egiteko ardura duen organo den aldetik, eta bidezko izapideak egin ondoren, honako hau ebatzi du: laguntza-programa horietarako 2002 urterako konpromiso-kredituan 68.750.000 pezeta (413.195,82 euro) gehiago sartzea; ondorioz, 2001. urterako eman beharreko laguntzen guztizko kopuruak 2.126.400.001 pezetara (12.779.921,39 euro) joko du.

Zelan eta beharrizan berriak agertu diren —eta berriro ere bidezkoak diren izapideak burutu ostean— programa horietarako diren kredituak 71.896.182 pezetan (432.104,76 euro) gehitu dira 2001. urterako, eta 10.735.744 pezetan (64.523,12 euro) 2002. urterako. Hortaz, laguntzen guztirakoak 2.209.031.927 pezetara (13.276.549 euro) jotzen du.

Horiek horrela, honako hau

EBATZI DUT:

Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 2001eko martxoaren 6ko Aginduak deitutako laguntzetarako kreditu propioen zenbateko berria argitara ematea; izan ere, deialdi hori abenduaren 26ko 298/2000 Dekretuaren esparruan egin zen, dekretu horrek laguntza-programak ezarri baititu nekazaritzako, basoko, arrantzako, akuikulturako eta elikagaigintzako produktuak merkaturatu eta eraldatzeko baldintzak hobetzeko. Kopuru berri horrek, hain zuzen ere, 2.209.031.928 pezetara (13.276.549,28 euro) jotzen du; horietatik, 1.229.546.184 pezeta (7.385.721,39 euro) 2001erako ordainketa-kredituetarako dira, eta 979.485.744 pezeta (5.886.827,88 euro), 2002ko konpromiso-kredituetarako.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 9a.

Nekazaritza eta Landa Garapeneko sailburuordea,

JON ARRUTI OLAZABAL.


Azterketa dokumentala