Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7047

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 27koa, Justizia sailburuordearena, presoekiko eskuhartze sozialetarako diru-laguntzak ebatzi eta aditzera ematen dituena.

Presoekiko eskuhartze sozialetarako diru-laguntzak lortzeko deia egiten zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko apirilaren 25eko Aginduak (2001eko maiatzaren 2ko EHAA, 82. zk.), 2000ko irailaren 1eko Agindua egokitzen du, eta azken horren zazpigarren artikuluan xedatutakoaren arabera, agindu berorretako seigarren artikuluan aipatutako pertsonek osatzen duten epaimahaiak 2001eko azaroaren 12an egindako bileran aurkeztutako proposamena kontuan hartuta, honako hau

EBATZI DUT:

1. artikulua.– Honako entitate hauei ondoren zehazten diren proiektuentzako diru-laguntzak esleitzea. Diru-laguntza emateko, eskatzaileek aurkeztutako memorietan jasotzen diren baldintzak hartu dira kontuan. Bestalde, bakoitzari esleitu zaion zenbatekoa ere hemen dago jasota:

Donostiako Elizbarrutiko Caritas – Espetxeetako Pastorala

Proiektua: Eskulanak Martutenen

Zenbatekoa: 221.280 PTA (1.329,92 euro)

Proiektua: Martuteneko Espetxeko gizonezko presoei konpainia eta sostengua ematea.

Zenbatekoa: 75.000 PTA (450,76 euro).

Proiektua:Ingeleseko eskolak Martuteneko Espetxean.

Zenbatekoa: 20.280 PTA. (121,89 euro).

Hegaldi Emakume Elkartea

Proiektua: Martuteneko Espetxeko emakumezko presoekiko elkartasuna.

Zenbatekoa: 1.000.000 PTA. (6.010,12 euro).

Bizitegi Elkartea

Proiektua: Espetxean dauden edo espetxean sartzeko arriskuan dauden drogazaleak gizarteratzeko proiektua.

Zenbatekoa: 4.000.000 PTA (24.040,48 euro).

Luis Miguel Medina Sanchez

Proiektua: Martuteneko Espetxeko presoekiko elkartasuna.

Zenbatekoa: 860.000 PTA (5.168,70 euro).

Aldarriketa Elkartea

Proiektua: Langraizko Espetxerako zerbitzu osagarrien programa

Zenbatekoa: 2.021.00 PTA (12.146,57 euro).

Gizarteratzeko Euskadiko Institutua

Proiektua: Martuteneko elkartearen kirol, gizarte eta kultura egitaraua.

Zenbatekoa: 5.000.000 PTA (30.050,61 euro).

Auzolan, Modulu Psikosoziala

Proiektua: Espetxea zigorraren ordezkoa preso drogazaleentzat.

Zenbatekoa: 1.500.000 PTA (9.015,18 euro).

Edex, Centro de Recursos Comunitarios

Basauriko espetxeko xiringa-trukaketa programaren laguntza taldearen mantenimendua.

Zenbatekoa: 1.000.000 PTA (6.010,12 euro).

Bidesari Elkartea

Proiektua:"Aldatzen" harrera etxea.

Zenbatekoa: 2.000.000 PTA (12.020,24 euro).

Gizarteratzeko Bizkaiko Institutua

Proiektua: Espetxe-zigorra ez diren alternatibak eskaintzeko euskal eredu berezkoa egin eta zehazteko proposamena.

Zenbatekoa: 1.000.000 PTA (6.010,12 euro).

Adap, Presoari Laguntzeko Elkartea

Proiektua: Emakumea sustatzeko lantegia Langraizko Espetxean.

Zenbatekoa: 302.420 PTA (1.817,58 euro).

Agipad Elkartea

Proiektua: Drogamenpekotasun arazoak dituzten Martuteneko presoak zaintzea.

Zenbatekoa: 1.500.000 PTA (9.015,18 euro).

Deustu - San Ignacio Modulu Psikosoziala

Proiektua: Kontsumitzaileak gizarteratzeko espetxe-araubidez kanpoko egitaraua.

Zenbatekoa: 1.500.000 PTA (9.015,18 euro).

2. artikulua.– Aurrekontuak mugatuak direla kontuan hartuta, ebazpen honetan jasotako zerrendan azaltzen ez diren eskabideei diru-laguntza ukatu egin zaie, deialdi-aginduan finkatzen diren lehentasunezko irizpideei jarraiki. Orobat, eskabidearekin batera aurkeztu behar diren agiriak garaiz eta ezarritako moduan aurkeztu ez izana kontuan hartu da diru-laguntzak ukatzeko.

3. artikulua.– Diru-laguntza lorturiko proiektuak eskabideekin batera bidalitako txostenetan agertzen diren epeetan egin behar dira. Nolanahi ere, diruz lagundutako proiektuen ekintzak 2001ean burutu behar dira.

4. artikulua.– Emandako diru-laguntzak, diruz lagundutako proiektuen eskabideetan agertzen diren aurrekontuko artikuluak ordaintzeko erabili behar dira.

5. artikulua.– Agindu honetako diru-laguntzen onuradunek, 2001eko urriaren 25eko Aginduan adierazten diren gaineko betebeharren kaltetan gabe, diruz lagundutako jarduera amaitu eta bi hilabeteko epean (edo gehienez ebazpen honen 3. artikuluan ezarritako epean), ondoko agiriok aurkeztu beharko dituzte Giza Eskubideen eta Justiziarekiko Lankidetzarako Zuzendaritzan:

a) Jasotako dirulaguntza zertan erabili duten egiaztatzeko txostena.

b) Egindako gastuen jatorrizko ordainagiri eta fakturak; diru-laguntza jasotzen duen pertsona fisiko edo juridikoarentzat jatorrizko agiriak aurkeztea ezinezkoa balitz eta ezintasun hori zehaztapen guztiekin adieraziko balitz, konpultsatutako fotokopien bidez egitea hitzartuko litzateke.

Proiektu bakoitzaren ordainagiri eta fakturak, proiektuen arabera bereiztuak eta behar den moduan zenbatuak eta ordenean jarriak aurkeztu behar dira. Horiekin batera, ordainagirien eta fakturen izenen zerrenda bidali behar da, gastuen arrazoiak azalduta.

c) Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailaren laguntza espresuki aipatzen duten iragarki, argazki eta gainerako irudizko edo entzunezko materialaren aleak, diruz lagundutako programaren ondorioz argitaratuak.

d) Proiektu berarentzat jasotako beste diru-laguntzen zerrenda.

e) Kontratatutako langileen gasturik badago, eredu ofizialeko nominak aurkeztuko dira, Gizarte Segurantzaren agiriekin eta atxikipen fiskalekin batera.

Aldi baterako elkarlanei dagozkien egiaztagiriek honako datuok izango dituzte: hartzailearen izen eta deiturak, NAN zk., ordainketaren zergatia eta Pertsona Fisikoen Errentaren gaineko Zergaren atxikipena.

6. artikulua.– Abenduaren 17ko 698/1991 Dekretuan (Euskal Autonomia Erkidegoaren Aurrekontu Orokorren pentzutan ematen diren diru-laguntzen bermeei eta horiek itzultzeari buruzko erregimen orokorra arautzen du) eta azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretuan (Euskal Herriko Herriogasuntzren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bateratua onartzen du) xedatutakoaren arabera, diru-laguntza ematearen ondorioz sortu diren betebeharrak ez badira betetzen, diru-laguntza jasotzeko eskubidea galduko da, eta hala badagokio, diru-laguntza itzuli beharko da, legezko interes eta guzti itzuli ere.

7. artikulua.– Ebazpen honek ez du agortzen administrazio-bidea; horrenbestez, interesdunek gora jotzeko errekurtsoa aurkez diezaiokete Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuari, hilabeteko epean, ebazpen hau EHAAn argitaratzen denetik egun bat igaro ondoren kontatzen hasita, horo guztia Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. eta 115. artikuluetan hurrengoetan xedatutakoari jarraituz (urtarrilaren 13ko 4/1999 Legeak aldatu zuen lege hori).

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 27a.

Justizia sailburuordea,

ABEL MUNIATEGI ELORZA.


Azterketa dokumentala