Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7046

AGINDUA, 2001eko azaroaren 19koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Oionen (Araba) dauden 4 gizarte etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituena.

GERTAKARIAK

1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Aginduaren bidez babes ofizialeko etxebizitzen eskatzaileen erregistroan izena emateko prozedurari hasiera eman zitzaion. Etxebizitza horiek 2000ko abenduaren 26ko Aginduak ezarritako prozedurari jarraituz esleitu behar dira.

2.– Sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Agindu horren I. Eranskinean esleitu beharreko sustapenak jasotzen dira eta, horien artean, Oionen (Araba) dauden 4 gizarte etxebizitza esleitzeko sustapena dago. Sustapen horrek 2000ko abenduaren 12an eskuratu zuen behin-behineko kalifikazioa eta EB1-0675/98-EE-000 da bere espediente zenbakia.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

1.– Organo honi dagokio honako zehaztasunak finkatzeko eskumena, hala ezartzen baita Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan eta esleipen prozedurari buruz Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak 2000ko abenduaren 26an emandako Aginduaren 4. artikuluan.

2.– Sailburuaren 2001eko otsailaren 14ko Aginduak honakoa adierazten du:

"4.– Ondoren, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren agindu baten bidez, honako hauek zehaztuko dira:

a) Ondoko taldeentzat gordeko diren etxebizitzak:

– Mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutako etxebizitzak.

– 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza-unitateentzako etxebizitzak.

– Adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten guraso bakarreko unitateentzako etxebizitzak.

b) Sustapen bakoitzeko etxebizitza kopuru zehatza.

c) Sustapen bakoitzetik gorde beharreko etxebizitza kopurua etxebizitza barik geratu direnei ostatua emateko, hala gertatuz gero.

d) Sustapen bakoitzean interesa duten udalak, egonez gero.

e) Lagatzeko araubidea.

Adierazitako legezko manuak eta oro har erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau

XEDATU DUT:

Lehenengoa.– Oioneko esleipen honetan 4 dira esleituko diren gizarte etxebizitzak.

Bigarrena.– Esleitu beharreko etxebizitza horietatik honakoak gordeko dira:

– 2 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.

– Etxebizitza 1 adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakume eta guraso bakarreko unitateentzat.

Hirugarrena.– Arabako udalerri guztiak izango dira espediente honetan interesa duten udalak.

Laugarrena.– Sustapen honetako etxebizitzak lagatzeko araubidea azaleraren jabetzakoa izango da.

Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegian. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 19a.

Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,

JAVIER MADRAZO LAVÍN.


Azterketa dokumentala