
243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Saila
7045
AGINDUA, 2001eko azaroaren 14koa, Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburuarena, Legorretako (Gipuzkoa) udalerrian dauden babes ofizialeko 29 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatzen dituen 2001eko irailaren 26ko Agindua aldatzen duena.
GERTAKARIAK
1.– Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuaren 2001eko irailaren 26ko Agindua 2001eko urriaren 19an argitaratu zen EHAAn. Legorretako (Gipuzkoa) udalerrian dauden babes ofizialeko 29 etxebizitza esleitzeko hainbat zehaztasun finkatu ziren agindu horretan.
2.– Agindu horretako lehenengo paragrafoan ezartzen zenez, 29 etxebizitza ziren zehatz-mehatz sustapen horretan esleitu beharreko etxebizitzak.
3.– 2001eko azaroaren 13an Legorretako Udalaren idazki bat sartu da Etxebizitza eta Gizarte Gaietako Sail honetan. Bertan udalak uko egiten dio sustapen horretan erosi behar zuen babes ofizialeko etxebizitza bati.
ZUZENBIDEKO OINARRIAK
1.– Organo honek eskumena du aldakuntza hori egiteko, hala xedatzen baita Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro Sailaren egitura organikoa ezartzen duen uztailaren 28ko 160/2000 Dekretuan eta Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuak esleipen prozedurari buruz 2000ko abenduaren 26an emandako Aginduaren 4. artikuluan.
Adierazitako legezko manuak eta oro har erabilgarri diren gainerakoak aztertu ondoren, honako hau
XEDATU DUT:
Lehenengoa.– Legorretako udalerriko sustapen honetan babes ofizialeko 30 etxebizitza esleituko dira.
Bigarrena.– Sustapen honetan gordeko direnak, beraz, honakoak izango dira:
– 23 etxebizitza 35 urtetik beherako bizikidez osaturiko elkarbizitza unitateentzat.
– Etxebizitza bat adin txikiko seme-alabak euren ardurapean dituzten emakumeentzat eta guraso bakarreko unitateentzat.
– 2 etxebizitza mugikortasun urri iraunkorra duten elbarriei egokitutakoak.
Agindu honen aurka aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke hilabeteko epean, Lurralde Antolamendu, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari zuzenduta; edo bestela, administrazioarekiko auzi-errekurtsoa hasieratik zuzenean bi hilabeteko epean, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzitarako Epaitegiaren aurrean. Agindua Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean hasiko da errekurtso biak aurkezteko epea.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 14a.
Etxebizitza eta Gizarte Gaietako sailburua,
JAVIER MADRAZO LAVÍN.
RSS