Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
7043

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 15ekoa, Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordearena. Honen bitartez, publiko egiten da industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programa arautzen duen 2000ko ekainaren 30eko Aginduaren esparruan 2001 ekitaldirako ezarri ziren diru-laguntzak handitu egin direla.

Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren 2000ko ekainaren 30eko Aginduak arautzen du industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programa. Gerora, 2000ko abenduaren 5eko Aginduak alabatu egin zuen ekainaren 30eko agindua.

Agindu horretako 15. artikuluan ezarritakoa kontuan hartuta, Industria Politikako sailburuordeak 2001eko otsailaren 27ko ebazpena eman zuen. Ebazpen horrek publiko egin zuen industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programen 2001 ekitaldirako diru-laguntzen deialdia, bai eta behar ziren arauak eman ere.

Industria Politikako sailburuordearen 2001eko otsailaren 27ko Ebazpeneko 1. artikuluan xedatutakoa kontuan hartuta, handitu egiten dira industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programarentzako 2001 ekitaldiko fondoak.

Horrenbestez, eta aipatutako aginduaren 15. artikulua aitortzen didan ahalmena erabiliz, honakoa

XEDATZEN DUT:

Lehenengoa.– 2.040.000.000 PTA (12.260.646,93 euro) arte handitzea industria arloan inbertsioak egiteko finantza-laguntzen AFI programaren deialdia egin zuen 2001eko otsailaren 27ko Ebazpenean 2001 ekitaldirako aurreikusitako diru baliabideak; izan ere, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren beste laguntza programa batzuk burutzean ez da agortu aurrekontu erabilgarri guztia.

Bigarrena.– Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Eusko Jaurlaritzako Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuari hilabeteko epean, Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik aurrera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 15a.

Industria Berritzeko eta Garatzeko sailburuordea,

JOSE IGNACIO TELLECHEA FERNÁNDEZ.


Azterketa dokumentala