
243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7039
EBAZPENA, 2001eko abenduaren 3koa, Herri-Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2281/01-2 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.
2281/01-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea –prozedura arrunta– bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak –2. sekzioa–. Errekurtso hori Jorge Lasuen Gabilondo jaunak aurkeztu zuen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2001eko irailaren 19an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri-Administrazioaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2001eko ekainaren 5eko Ebazpenari aurkeztutako errekurtsoa ezesten zuen aginduaren aurka.
Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da, izan ere, goi-mailako teknikarien kidegoko Zuzenbide Lizentziatu izateko hautaketa-prozesuko ariketa praktikoaren behin betiko emaitzekin desadostasuna adierazten zuen eskabidea ezetsi izana.
Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hauxe
EBATZI DUT:
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak –2. Sekzioa– eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.
Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.
Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 3a.
Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,
JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.
RSS