Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
7038

EBAZPENA, 2001eko abenduaren 3koa, Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendariarena, 2338/01-2 prozedura arruntari buruzko administrazio-espedientea bidaltzea xedatu eta interesaturik egon daitezkeenak epatzen dituena.

2338/01-2 administrazioarekiko auzi-errekurtsoari dagokion espedientea -prozedura arrunta- bidaltzeko eskatu du Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak –2. sekzioa–. Errekurtso hori Alfonso Sanz Araujo jaunak aurkeztu zuen Ogasun eta Herri Administrazioko sailburuak 2001eko irailaren 19an emandako Aginduaren aurka, hain zuzen ere, Herri-Administrazioaren Euskal Erakundeko zuzendariaren 2001eko ekainaren 5eko Ebazpenari aurkeztutako errekurtsoa ezesten zuen aginduaren aurka.

Errekurtso hori aurkezteko arrazoia da, izan ere, goi-mailako teknikarien kidegoko Zuzenbide Lizentziatu izateko hautaketa-prozesuko ariketa praktikoaren behin betiko emaitzekin desadostasuna adierazten zuen eskabidea ezetsi izana.

Administrazioarekiko auzien jurisdikzioa arautzen duen Legearen 49.1 artikuluan ezarritakoarekin bat, hauxe

EBATZI DUT:

Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salak –2. Sekzioa– eskatutako administrazio-espedientea bidaltzea.

Aipatutako espedientean interesen bat izan dezaketenak epatzea, bederatzi eguneko epean ager daitezen Epaitegi horretara.

Ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzeko agintzea.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 3a.

Herri Arduralaritzaren Euskal Erakundeko zuzendaria,

JON KOLDOBIKA URRUTIA MINGO.


Azterketa dokumentala