
243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Bestelako Xedapenak
Jaurlaritzaren Lehendakaritza
7037
EBAZPENA, 2001eko azaroaren 29koa, Lehendakaritzaren idazkariarena, "Euskal Gizartearen Egoera" 2001 Saria esleitzen duena.
"Euskal Gizartearen Egoera" Saria ekainaren 11ko 137/1996 Dekretuak sortu zuen, Euskadiko egoera soziopolitikoa aztertzeko. Aurtengo deialdia 2001eko martxoaren 29ko Ebazpenaren bidez egin zen.
Dekretu horretako 5. artikuluan aurreikusitako eta 2001eko urriaren 1eko Ebazpenaren bidez osatutako Epaimahaiak saria esleitzeko proposamena egin zuen, 2001eko azaroaren 26an izandako bileran.
Beraz, sari hau arautzen duen Dekretuaren 6. artikuluan xedatzen denari men eginez, hauxe
EBATZI DUT:
Lehenengoa.– 2001eko deialdiari dagokion "Euskal Gizartearen Egoera" Saria, Esther Raya Díez andreak burututako "Proceso de categorización sociológica de los demandantes de prestaciones sociales" izeneko lanari esleitzea.
Bigarrena.– Akzesita, Pilar Ruiz de Gauna Bahillo andreak, Maite Arandia Loroño andreak, Idoia Fernández Fernández andreak, Juan José Gómez Senande jaunak eta José Luis Marañón Olarra jaunak burututako "Euskal eskolaren muin eta mamiaren bila: ikerkuntza-prestakuntza prozesu bat" izeneko lanari esleitzea.
Hirugarrena.– Ebazpen honek administrazio bidea agortzen du; hala ere, aukerako berraztertzeko errekurtsoa aurkez daiteke erakunde berean hilabeteko epean, edo administrazioarekiko auzi errekurtsoa aurkez daiteke EAEko Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzietako Salan, bi hilabeteko epean. Epeok ebazpen hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunetik hasiko dira kontatzen.
Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 29a
Jaurlaritzaren idazkaria,
JESÚS PEÑA MARTINEZ.
RSS