Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Agintariak eta Langileria

Hezkuntza, Unibertsitate eta Ikerketa Saila
7036

EBAZPENA, 2001eko urriaren 25ekoa, Hezkuntza sailburuordearena, 2001eko ekainaren 26an Hezkuntza sailburuordeak emandako Ebazpena aldatzen duena. Ebazpen haren bidez, Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuetako (Berritzeguneak, ISEI eta IIHIIak) lanpostu hutsen behin betiko esleipena (aldi baterako atxikipen-araubidea) jakinarazi zen. (Hutsen Zuzenketa).

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria arautzen duen 155/1993 Dekretuak 24.1 artikuluan xedatzen duenez, Jaurlaritzaren Idazkaritzako eta Legebiltzarrarekiko Harremanetarako Zuzendaritzari dagokio aldizkarian argitaratutako testuetan egindako tipografia edo inprimaketa hutsak zuzentzea, nahiz bere kabuz nahiz doakion organo edo erakundeak eskatuta, baldin eta hutsek xedapenen esanahia aldatu edo horiei buruzko zalantzak sortzen badituzte.

Hezkuntza sailburuordeak 2001eko urriaren 25ean emandako Ebazpenak Hezkuntzarako Laguntza Zerbitzuetako (Berritzeguneak, ISEI eta IIHIIak) lanpostu hutsen behin betiko esleipena (aldi baterako atxikipen-araubidea) jakinarazi zuen Hezkuntza sailburuordearen 2001eko ekainaren 26ko Ebazpena aldatu zuen. Urriaren 25eko Ebazpen hori 2001eko azaroaren 12ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen (218 zk.a), eta aipatutakoen moduko hutsak gertatu zirenez, dagokien zuzenketa egiten da ondoren:

20309. orrialdean, G02 Berritzeguneko (Irun, Gipuzkoa) 14G02 lanpostuan (Programako Aholkularia / Asesor/a de Programa), Mikel Goñi Santamaria dioen lekuan, Ruiz de Gauna Zuzuarregui esan behar du.

20312. orrialdean, G06 Berritzeguneko (Lasarte, Gipuzkoa) 11G06 lanpostuan (Programako Aholkularia / Asesor/a de Programa), Ruiz de Gauna Zuzuarregui dioen lekuan Mikel Goñi Santamaria esan behar du.


Azterketa dokumentala