Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

243. zk., 2001eko abenduaren 18a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
7035

AGINDUA, 2001eko abenduaren 5ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena. Agindu honen bidez, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko apirilaren 25eko Aginduari jarraiki udalei eta mankomunitateei Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako emandako kredituak doitu egiten dira, eta aurrekontuetako muga berriak ezarri.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko apirilaren 25eko Aginduaren bidez (EHAA, zk.: 84, 2001eko maiatzaren 4koa), Gizarte-Larrialdietarako Laguntzen (GLL) kredituak banatzeko irizpideak ezarri ziren, eta, 2001. urterako erabilgarri zeuden baliabideen zenbatekoaren arabera, Euskal Autonomia Erkidegoko lurralde historiko, udal eta mankomunitate bakoitzari aurten dagokion aurrekontuko muga finkatu zen.

Hala, Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako (GLL) finkatutako aurrekontuko kopuruak aintzat hartuta, guztira, 2.7000 milioi pezeta (16.277.326,82 euro) banatu zitzaien udalei eta mankomunitateei.

Dena den, hasiera batean aurtengo aurrekontuetan ezarritako baliabideak erabilita gure Autonomia Erkidegoko hainbat udal eta mankomunitatetan eskatzaileek egindako laguntza-eskari guztiari erantzuterik ez dela izan antzeman dugu.

Bestetik, aurten erabiltzeke dago soberan geratzen den baliabideen zenbateko bat: 500 milioi pezeta (3.005.060,52 euro); eta berorri baliatu gara, hain zuzen, 2001eko ekitaldian Gizarte Larrialdietarako Laguntzak (GLL) finantzatzeko gastu-saila handitzeko. Horrenbestez, hasieran esleitutako kredituak doitu eta aurrekontuetako muga berriak ezarri ditugu.

Hori egiteko ahalmena berariaz aurreikusten da laguntzok arautzen dituen apirilaren 20ko 199/1999 Dekretuko 34.1. artikuluan eta aipatutako 2001eko apirilaren 25eko 5.1. artikuluan. Izan ere, horien arabera, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Sailak egiaztatuko du, aurrekontu-ekitaldiko hirugarren hiru hilean, laguntzak banatzeko irizpideak eskariarekin bat eginez aplikatzen ari diren, eta, orekarik eza antzemanez gero, esleitutako kredituak berriro banatzea izango du. Hori egiteko, udal eta mankomunitate bakoitzak urtean balia ditzaketen aurrekontuetako muga berriak ezarri beharko dira, betiere horretarako aurrekontu-ekitaldian sartutako ezarpenak errespetatuz.

Aurreko guztiaren ondorioz, honako hau,

XEDATU DUT:

1. artikulua.– Helburua.

Agindu honen helburua da, hain zuzen, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuaren 2001eko apirilaren 25eko Aginduari jarraiki udalei eta mankomunitateei Gizarte Larrialdietarako Laguntzetarako (GGL) esleitutako kredituak doitzea; izan ere, diru-laguntzen eskatzaileek planteatutako beharren zati bat betetze aldera, laguntza horietarako ezarritako aurrekontuetako hornidurari 500 milioi pezeta (3.005.006,52 euro) gehitu baitzaio. Era berean, aginduon helburua da urtean balia daitezkeen aurrekontuetako muga berriak ezartzea, eranskinean zehaztutako eran ezarri ere.

2. artikulua.– Eskabideak eta banatzeko irizpideak.

1.– Asebetetzerik ez duten diru-laguntzen eskaria dagoela ikusita, baliabide gehiago esleitzeko eskatu duten udal eta mankomunitateei banatu zaie aurreko artikuluan aipatutako zenbatekoa.

2.– Diru-hornidura hori interesatutako tokian tokiko erakundeek aurkeztutako eskabideen artean banatzeko, aipatutako 2001eko apirilaren 25eko Aginduko 2. artikuluan ezarritako irizpideei jarraitu zaie.

AZKEN XEDAPENA

Indarrean hastea.– Agindu hau bere datatik aurrera egongo da indarrean.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko abenduaren 5a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZCARRAGA RODERO.

ERANSKINA / ANEXO
GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN BANAKETA / DISTRIBUCIÓN DE LAS AES
AÑO 2001. URTEA
ARABAKO LURRALDE HISTORIKOA
TERRITORIO HISTÓRICO DE ÁLAVA

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Alegría-Dulantzi 1.069.186 6.425,94

Amurrio 7.738.229 46.507,69

Añana 245.403 1.474,90

Aramaio 100.000 601,01

Armiñón 452.670 2.720,60

Arraia-Maeztu 373.940 2.247,42

Arrazua-Ubarrundia 550.986 3.311,49

Artziniega 1.437.451 8.639,25

Asparrena 562.667 3.381,70

Ayala/Aiara 1.363.925 8.197,35

Baños de Ebro/Mañueta 100.000 601,01

Barrundia 108.000 649,09

Berantevilla 100.000 601,01

Bernedo 159.146 956,49

Campezo/Kanpezu 100.000 601,01

Elburgo/Burgelu 100.000 601,01

Elciego 485.696 2.919,09

Elvillar/Bilar 100.000 601,01

Harana/Valle de Arana 123.782 743,94

Iruña Oka/Iruña de Oca 1.962.971 11.797,69

Iruraiz-Gauna 100.000 601,01

Kripan 100.000 601,01

Kuartango 132.111 794,00

Labastida 806.424 4.846,71

Lagrán 100.000 601,01

Laguardia 291.348 1.751,04

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Lanciego/Lantziego 100.000 601,01

Lantarón 523.000 3.143,29

Lapuebla de Labarca 787.992 4.735,93

Legutiano 1.358.152 8.162,66

Leza 100.000 601,01

Llodio 34.327.524 206.312,57

Moreda de Álava 303.288 1.822,80

Navaridas 100.000 601,01

Okondo 433.800 2.607,19

Oyón/Oion 1.058.491 6.361,66

Peñacerrada-Urizaharra 100.000 601,01

Ribera Alta 285.080 1.713,37

Ribera Baja/Erribera Beitia 100.000 601,01

Salvatierra/Agurain 5.079.446 30.528,09

Samaniego 100.000 601,01

San Millán/Donemiliaga 150.286 903,24

Urkabustaiz 177.008 1.063,84

Valdegovía 1.232.484 7.407,38

Villabuena de Álava/Eskuernaga 100.000 601,01

Vitoria-Gasteiz 316.950.240 1.904.909,31

Yécora 225.000 1.352,28

Zalduondo 100.000 601,01

Zambrana 100.000 601,01

Zigoitia 203.540 1.223,30

Zuia 205.734 1.236,49

Araban Guztira / Total Álava382.965.000 2.301.666,01

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN BANAKETA/ DISTRIBUCIÓN DE LAS AES
AÑO 2001. URTEA
BIZKAIKO LURRALDE HISTORIKOA
TERRITORIO HISTÓRICO DE BIZKAIA

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Abanto y Ciérvana/Abanto Zierbena 17.000.000 102.172, 06

Ajangiz 353.858 2.126,73

Alonsotegi 5.406.090 32.491,26

Amorebieta-Etxano 15.373.924 92.399,14

Aracaldo 400.000 2.404,05

Arrankundiaga 576.272 3.463,46

Arrigorriaga 17.918.325 107.691,30

Barakaldo 199.084.201 1.196.520,15

Basauri 58.304.110 350.414,76

Berango 4.300.000 25.843,52

Bermeo 20.325.103 122.156,33

Bérriz 4.546.683 27.326,12

Bilbao 845.582.448 5.082.052,87

Ea 818.370 4.918,50

Erandio 49.731.465 298.892,12

Ereño 165.690 995,82

Ermua 20.356.442 122.344,68

Etxebarri, Ant. S. E 10.644.920 63.977,26

Galdakao 33.530.878 201.524,64

Gatika 703.905 4.230,55

Getxo 110.047.353 661.397,91

Leioa 52.596.991 316.114,28

Mallabia 829.455 4.985,12

Maruri-Jatabe 471.290 2.832,51

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Muskiz 9.650.000 57.997,67

Nabarniz 165.690 995,82

Orduña 5.884.938 35.369,19

Orozko 1.669.415 10.033,39

Ortuella 16.000.000 96.161,94

Portugalete 74.731.960 449.148,13

Santurtzi 103.381.332 621.334,32

Sestao 78.617.595 472.501,26

Ugao-Miraballes 4.145.749 24.916,45

Valle de Trápaga-Trapagarán 20.702.038 124.421,75

Zaratamo 2.137.310 12.845,49

Zeberio 748.000 4.495,57

Zierbena 757.350 4.551,77

Consorcio Mungia 14.000.000 84.141,69

Manc Arratia 12.763.212 76.708,45

Manc Busturialdea 24.169.916 145.264,12

Manc Durango 42.130.018 253.206,51

Manc Encartaciones 47.247.961 283.965,96

Manc Lea-Artibai 17.695.456 106.351,83

Manc Lea-Ibarra 1.049.882 6.309,92

Manc Txorierri 11.934.279 71.726,46

Manc Uribe Kosta 28.762.896 172.868,49

Bizkaian guztira / Total Bizkaia 1.987.412.770 11.944.591,31

GIZARTE LARRIALDIETARAKO LAGUNTZEN BANAKETA/ DISTRIBUCIÓN DE LAS AES

AÑO 2001. URTEA
GIPUZKOAKO LURRALDE HISTORIKOA
TERRITORIO HISTÓRICO DE GIPUZKOA

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Abaltzisketa 100.000 601,01

Aduna 256.914 1.544,08

Aia 1.448.750 8.707,16

Aizarnazabal 320.072 1.923,67

Albiztur 109.800 659,91

Alegia 2.577.599 15.491,68

Alkiza 400.500 2.407,05

Altzaga 100.000 601,01

Altzo 186.000 1.117,88

Amezketa 558.310 3.355,51

Andoain 23.773.565 142.882,00

Anoeta 819.065 4.922,68

Antzuola 1.511.827 9.086,26

Arama 220.920 1.327,76

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Aretxabaleta 5.092.246 30.605,01

Arrasate 23.445.266 140.908,89

Asteasu 1.153.135 6.930,48

Astigarraga 2.974.353 17.876,22

Ataun 685.286 4.118,65

Azkoitia 9.649.348 57.993,75

Azpeitia 12.400.857 74.530,65

Baliarrain 100.000 601,01

Beasain 10.207.301 61.347,11

Beizama 220.920 1.327,76

Belauntza 296.428 1.781,57

Berastegi 737.000 4.429,46

Bergara 18.199.322 109.380,13

Berrobi 425.000 2.554,30

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Bidegoyan 121.290 728,97

Deba 3.009.860 18.089,62

Donostia-San Sebastián 254.967.690 1.532.386,68

Eibar 33.959.461 204.100,47

Elduain 100.000 601,01

Elgeta 731.245 4.394,87

Elgoibar 8.517.429 51.190,78

Errenteria 60.750.531 365.118,04

Errezil 547.990 3.293,49

Eskoriatza 4.128.768 24.814,40

Ezkio-Itxaso 362.210 2.176,93

Gabiria 100.000 601,01

Gaintza 100.000 601,01

Gaztelu 154.694 929,73

Getaria 1.890.150 11.360,03

Hernani 33.775.115 202.992,53

Hernialde 100.000 601,01

Hondarribia 11.449.285 68.811,59

Ibarra 3.700.000 22.237,45

Idiazabal 516.810 3.106,09

Ikaztegieta 387.350 2.328,02

Irun 80.288.965 482.546,40

Irura 618.100 3.714,86

Itsasondo 518.920 3.118,77

Larraul 220.920 1.327,76

Lasarte-Oria 20.028.390 120.373,05

Lazkao 3.273.862 19.676,31

Leaburu 192.976 1.159,81

Legazpi 6.436.060 38.681,50

Legorreta 1.340.420 8.056,09

Leintz-Gatzaga 154.644 929,43

Lezo 7.375.205 44.325,87

Udalerria / Municipio Pezetak Euroak

Pesetas Euros

Lizartza 242.878 1.459,73

Mendaro 1.149.790 6.910,38

Mutiloa 100.000 601,01

Mutriku 2.500.000 15.025,30

Oiartzun 11.425.456 68.668,37

Olaberria 693.400 4.167,42

Oñati 10.238.341 61.533,67

Ordizia 10.172.491 61.137,90

Orendain 100.000 601,01

Orexa 154.644 929,43

Orio 2.583.520 15.527,27

Ormaiztegi 560.420 3.368,19

Pasaia 31.402.062 188.730,19

Segura 1.034.716 6.218,77

Soraluze-Placencia de las Armas 3.950.000 23.739,98

Tolosa 29.600.000 177.899,58

Urnieta 4.776.000 28.704,34

Urretxu 8.401.200 50.492,23

Usurbil 5.832.869 35.056,25

Villabona 8.805.385 52.921,43

Zaldibia 750.000 4.507,59

Zarautz 11.000.000 66.111,33

Zegama 531.790 3.196,12

Zerain 154.644 929,43

Zestoa 2.098.670 12.613,26

Zizurkil 3.666.940 22.038,75

Zumaia 4.514.935 27.135,31

Zumarraga 15.393.955 92.519,53

Gipuzkoan guztira / Total Gipuzkoa 829.622.230 4.986.130,03

Autonomia Erkidegoan guztira 3.200.000.000 19.232.387,36

Total Comunidad Autónoma


Azterketa dokumentala