Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Aguraingo Udala
6621

IRAGARKIA, Agurainen (Araba) Zadorra ibaia bideratzeko eta horren gaineko zubia ordezkatzeko proiektuak eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egiteari buruzkoa.

Gobernu Batzordeak, 2001eko apirilaren 5ean hartutako erabakiaren bitartez, Agurainen (Araba) Zadorra ibaia bideratzeko eta horren gaineko zubia ordezkatzeko proiektuak eragiten dien pertsonen eta ondasunen zerrenda onartu eta jendaurrean jarri zuen.

Gobernu Batzordeak, 2001eko ekainaren 28an hartutako Erabakiaren bitartez, aipatutako proiektuaren eraginpean dauden ondasun eta eskubide guztien behin betiko zerrenda zehatza onartu zuen, espedientea jendaurrean egon zenean ez baitzen alegaziorik aurkeztu.

Desjabetzapen espedienteak dagokion premiatasun aitorpena jaso du Eusko Jaurlaritzako Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren urriaren 23ko 248/2001 Dekretuaren bitartez.

Horren ondorioz, Aguraingo Gobernu Batzordeak, 2001eko azaroaren 9an egindako bilkuran, delako proiektuaren eraginpean dauden eskubideen titularrei okupazioaren aurreko aktak edo, bidezko izanez gero, behin betiko okupazioko aktak egiteko ekintzara deitzea erabaki du, 1986ko apirilaren 18ko 781 zenbakiko Legegintzako Errege Dekretuaren 94. artikuluak ematen dizkion ahalmenez baliatuz, eta indarrean dagoen Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52. artikuluan eta beronen Arautegiaren 56. artikuluan xedatutakoa betez.

Ekintza hori 2001eko abenduaren 11n izango da, goizeko 10:00etatik aurrera, Aguraingo Udaletxeko lokaletan. Horren berri emango zaie interesatuei, banakako zitazio-agiri baten bitartez (Nahitaezko Desjabetzapenari buruzko Legearen 52.2. artikulua). Orobat argitalpen hau egiten da, Herri Administrazioen Araubide Juridikoari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko uztailaren 26ko 30/1992 Legearen 59.4. artikuluan jasotzen diren ondorioetarako.

Ekintza horretara, interesatuak berak edota beraien izenean jarduteko behar bezala baimendutako pertsona batek ordezkaturik azaldu beharko dira, beren titulartasunaren egiaztagiriak ekarriz (eskritura publikoak zein pribatuak, Jabetza Erregistroko ziurtagiriak, eta abar); gainera, egoki baderitzote, beren peritu, abokatu edo notarioak lagunduta agertu ahal izango dira, kostuak beren gain direla.

Halaber adierazten da Nahitaezko Desjabetzapenerako Arautegiaren 56.2. artikuluan xedatutakoaren arabera, interesatuek, baita argitaratutako zerrendan agertzen ez diren eskubide errealak edo interes ekonomikoak dituzten pertsonek ere, egokitzat dauzkaten alegazioak egin ahal izango dituztela, idatziz, Aguraingo Udalean, Aurreko Aktak egiteko ezarritako egunera arte, eragindako ondasun eta eskubideak zerrendatzean egin diren akatsak zuzentzeko bakarrik.

Argitalpen hau egin ondoren, ezezagunak direnek, helbide ezezaguna dutenek edo saiatuta ere jakinarazpena egin ezin izan zaien pertsona edo entitate guztiek honen berri izan dutela ulertuko da (30/1992 Legea, azaroaren 26koa, Herri Administrazioen Araubide Juridikoarena eta Administrazio Prozedura Erkidearena, 59.4. artikulua).

Agurain, 2001eko azaroaren 14a.

Alkatea,
IÑAKI BERAZA ZUFIAUR.

OKUPATU AURREKO AKTAK EGITEA

Jabea Pol Lurzatia Izaera Azalera (m2) Eguna, ordua eta tokia

Mercedes ALDAY LOPEZ DE MUNAIN 1 1412 Hirilurra 2 2001-12-11

Sagarmin 5, 3.a ezk. AGURAIN 10:00etan

1-1412 finkan

Rosario LOPEZ DE MUNAIN RUIZ DE EGUINO 1 1413 Hirilurra 84 2001-12-11

Oriamendi 2, 2.a, AGURAIN 10:20an

1-1413 finkan

Ursula Pilar GONZALEZ DE DURANA LECUONA 2 18 Hirilurra 38 2001-12-11

ILARRAZA -ARABA 10:40an

2-18 finkan

Máximo SZ de CERAIN LZ de OCARIZ 1 1065 Landalurra 105 2001-12-11

Etxabe 3, AGURAIN 10:40an

Jacinto SZ de CERAIN LZ de OCARIZ 1-1065 finkan

Palentzia 24, 2.a, ezk.

VITORIA-GASTEIZ

M.ª Luz SZ de CERAIN LZ de OCARIZ

Juan II 5, 3.a, esk.

VITORIA-GASTEIZ

Félix SZ. DE CERAIN LZ. DE OCARIZ

Palentzia 24, 2.a ezk.

VITORIA-GASTEIZ

Enrique SZ. de IBARRA SZ de CERAIN

Bernal Díaz de Luco 7, 4.a F

VITORIA-GASTEIZ

J. Ignacio SZ de IBARRA SZ de CERAIN

Dulantzi 37, 3.a A - AGURAIN

Julia SZ. DE IBARRA SZ. DE CERAIN

GORDOA - ARABA

Félix SZ. DE IBARRA SZ. DE CERAIN

EGUINO - ARABA


Azterketa dokumentala