Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6620

EBAZPENA, 2001eko urriaren 25ekoa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena, Iberdrola Distribucion Electrica, S.A.U. enpresak eskatuta, Galdakao udal barrutian "Güeñes-Itxaso 380 kV-ko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa, 48-51 euskarrien artean aldatzeko" proiektua burutzeko eragindako finkak okupatu aurreko aktak egiteko dei egiten duena.

Erref.: L- 815 (2) ass/sm

Esp.: AT-I-2000/11

Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Energia zuzendariaren 2001eko irailaren 12ko Ebazpenak aipatutako instalazio elektrikoa onuragarria dela aitortu zuen.

Arlo elektrikoari buruzko azaroaren 27ko 54/1997 Legearen 54. artikuluak xedatutakoaren arabera, onuragarria dela aitortuz gero, ezinbestekoa izango da eragindako ondasunak okupatzea edo eragindako eskubideak eskuratzea. Horrez gain, aitorpen horrek premiazko okupazioa ere badakar, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako ondorioetarako.

Horregatik, eta 1954ko abenduaren 16ko Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluak (1954-12-17ko EAO) xedatutakoa betetzeko, Lurralde Bulegoak ebatzi du dei egitea eragindako eskubide eta ondasunen jabe eta titularrei Galdakao udaletxera etor daitezen bilera batera; izan ere, udal horretan daude eragindako ondasunak. Bilera horretan eragindako ondasunak okupatu aurreko aktak egingo dira eta, hala balegokio, behin betiko okupazioa.

Bestalde, bilerara agertu beharko dira interesdunak eta eragindako ondasunen gainean edozein eskubide edo interesen tituludunak edo, bestela, haien ordezkariak joan ahal izango dira. Ordezkariak joanez gero, behar bezala baimendutako ordezkariak izan beharko dira. Bilerara titulartasuna egiaztatzeko agiriak eta kontribuzioaren azkeneko ordainagiria eraman beharko dira. Gainera, aditu edo notario batekin ere joan ahal izango dira, nahi izanez gero.

Okupatu aurreko aktak honekin batera doan zerrendan jarritako egun eta tokietan egingo dira. Horren berri emateko, zitazio-zedula bana bidaliko zaio titular bakoitzari, eta bertan adieraziko zaio bileraren tokia, eguna eta ordua. Horrez gain, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen 52. artikuluan xedatutako gainontzeko iragarkiak ere egingo dira.

Halaber, Nahitaezko Desjabetzari buruzko Legearen erregelamenduko 56.2 artikuluak xedatutakoaren arabera, argitaratutako zerrendan agertu ez diren interesatuek edo eskubide erreal zein interes ekonomikoen titularrek aukera dute idatziz edozein alegazio aurkezteko Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Lurralde Bulego honetan Bilbon, General Concha kaleko 23an. Alegazioak aurkezteko epea aurreko aktak egiteko egunean amaituko da, eta alegazioen helburua da eragindako eskubide eta ondasunen zerrendan egindako akatsak zuzentzea.

Bilbao, 2001eko urriaren 25a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSE ANDRES BLASCO.

OKUPATU AURREKO AKTETARAKO ZITAZIOA. GALDAKAO UDALERRIAN "GÜEÑES-ITXASO 380 KV-KO
LINEA ELEKTRIKOA, ZIRKUITU BAKARREKOA, 48-51 EUSKARRIEN ARTEAN ALDATZEKO" PROIEKTUA BURUTZEKO HARTU BEHARREKO ONDASUN ETA ESKUBIDEEN ZERRENDA.

ERREF: L-815 (2) ASS/SM

ESP.: AT-I-2000/11

KATASTROKO DATUAK JABEA ETA HELBIDEA HILEA EGUNA ORDUA UDALETXEA

FINKA ZK POLIGONOA LURZATIA

1 39-0113 ERLETXE, S.A. abendua 12 12:00 Galdakao

P.A.E. Asuaran-

Ed. Asua 2.ª

48950-ERANDIO


Azterketa dokumentala