Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6619

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 22koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Bizkaiko Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez, jendaurrean jartzen da ondoren aipatzen den instalazio elektrikoa: "Berriz-Zaldibar, 2. zirkuitua" 13, 2 kV-ko aireko linea elektrikoaren aldaketa, Zaldibarko udalerrian.

Iberdrola Distribución, S.A.U. sozietateak eskatuta, jendaurrean jartzen da ondoren zehazten den instalazioa abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren 125. artikuluan aurreikusitakoaren ondorioetarako eta testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz. Errege Dedretu horrek energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen ditu.

ERREF.: L-5501 – ASS-AOK

ESP.: ATH-01/133

• Lana egingo den tokia: Zaldibarko udalerrian.

• Aurrekontua: 657.208 PTA. ./ 3.950,04 euro.

• Helburua: Azpiaran S.A.-ren indar elektrikoaren beharrei erantzutea.

Ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa:

• Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

• Eroaleak: 3 AL-AC, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

• Euskarriak: metalezkoak eta hormigoizkoak.

• Luzera: 153 m.

• Hasiera: "Berriz-Zaldibar, 2. zirkuitua" linea elektrikoaren 3b. euskarrian.

• Amaiera: linea bereko 6b. euskarrian.

Goian aipatutako instalazioaren administrazio baimena eskatzen da.

Instalazio-proiektua jendaurrean azaltzen da Bilboko Concha jenerala kaleko 23 zenbakiko 5. solairuan dagoen Lurralde Bulego honetan, inork aztertu eta erreklamaziorik egin nahi badu. Erreklamazioak bi aletan aurkeztu beharko dira hogei eguneko epearen barruan, iragarkia argitaratzen den biharamunetik hasita.

Bilbao, 2001eko urriaren 22a.

Lurralde Bulegoko burua,

JOSE ANDRES BLASCO.


Azterketa dokumentala