229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea
- Bestelako formatuak:
- Testu elebiduna
Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da
Iragarpenak
Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6617
IRAGARKIA, 2001eko urriaren 19koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Saileko Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Hondarribiko udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: "Larramendi" izeneko 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: txabola garai arrunta).
Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.
Eskatzailea: Iberdrola, S.A.
Erreferentzia: RI 20/24036- ATD.61/01 -M.u.
Kokagunea: Hondarribia.
"Larramendi" izeneko transformazio zentroa:
Mota: txabola garai arrunta.
Potentzia: 630 kVA.
Transformazio Erlazioa: 13200/420 v.
Aurrekontua: 4.285.454 PTA (25.756,10 euro).
Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.
Donostia-San Sebastián, 2001eko urriaren 19a.
Lurralde Bulegoko burua,
JAVIER LOPEZ LARRINAGA.