Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6613

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 19koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bidez jendaurreko informaziopean jartzen da Zumaiako udalerrian egin beharreko honako proiektu hau: "Basusta" izeneko 13,2 kV-ko transformazio zentroa (mota: lurpeko arrunta).

Energia elektrikoaren garraio, banaketa, merkataritza, horniketa jarduerak eta horiek instalatzeko baimenen prozedurak arautzen dituen abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuaren (2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, segidan aipatzen den linea elektrikoa ezartzeko proiektua jendaurrean jartzen da, Administrazioaren baimena eskatzen baita.

Eskatzailea: Iberdrola, S.A.

Erreferentzia: RI 20/24081- ATD.65/01 -M.u.

Kokagunea: Zumaia.

"Basusta" izeneko transformazio zentroa:

Mota: lurpeko arrunta.

Potentzia: 630 kVA.

Transformazio Erlazioa: 13200/420 v.

Aurrekontua: 3.059.013 PTA (18.385,04 euro).

Beren burua kaltetutzat ikusten duten guztiek proiektua aztertu eta idatzizko alegazioak aurkezteko aukera izango dute. Alegazioen hiruna ale aurkeztu beharko dira Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Gipuzkoako Lurralde Ordezkaritzaren Bulegoan, helbide honetan: Easo kalea, 10, Donostia. Alegazioak aurkezteko hogei eguneko epea izango da iragarki hau argitaratu eta hurrengo egunetik hasita.

Donostia-San Sebastián, 2001eko urriaren 19a.

Lurralde Bulegoko burua,

JAVIER LOPEZ LARRINAGA.


Azterketa dokumentala