Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6611

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Berroziko (Bernedoko udalerria) P.C. Villarrosa transformazio zentrora doan 13, 2 kV-ko aireko linea elektrikoaren argibideak.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Saileko Baliabide Orokorren Zuzendaritza izanik.

Erref.: 16475/ATH01.90

Kokagunea: Berrozi, Bernedoko udalerrian.

Aurrekontua: 18.276.960 PTA (109.846,74 euro).

Xedea: Villarrosa kontrol postua (Berrozi) argindarraz hornitzea.

Ezaugarriak:

Airetiko linea elektrikoa, zirkuitu bakarra.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: LA-56 motako aluminio-altzairuzkoa (54,6 mm2).

Euskarriak: metalezko sareta galbanizatuzkoak.

Luzera: 1.340 m.

Abiaburua: Berroziko transformazio zentrorako adarreko 1.225. euskarria.

Amaiera: egin asmo den transformazio zentroa.

Villarrosa kontrol postua izeneko transformazio zentroa.

Mota: aterpez kanpokoa, linearen bukaerako metalezko dorrearen gainean.

Transformadorea: 50 kVA.

Transformazio-erlazioa: 13.200 / 420 - 242 V.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera emateko. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 9a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala