Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6610

IRAGARKIA, 2001eko urriaren 9koa, Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren Arabako Lurralde Bulegoko buruarena. Honen bitartez, jendaurrean jartzen dira Artziniegako udalerriko 13,2 kV-ko "Artziniega TZ-Artziniega, 1. zirkuitua" linea elektrikoaren aldaketaren gaineko argibideak. Aldaketa da linea lur azpian sartzea 15 eta 18. euskarrien artean.

Abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuko (argindarra garraiatzeko, banatzeko, merkaturatzeko eta hornitzeko jarduerak eta argindarreko instalazioak baimentzeko prozedurak arautzen dituen dekretua. 2000/12/27ko EAO) 125. artikuluan ezarritako ondorioetarako, eta testu horretako azkeneko lehen xedapenean ezarritakoarekin bat, jendaurrean jartzen dugu ondorengo instalazio hau, eskatzailea Iberdrola Distribución Eléctrica, S.A. izanik.

Erref.: 48/16476-ATH01.91

Kokagunea: Artziniega, Artziniegako udalerrian.

Aurrekontua: 4.130.803 PTA (24.826,63 euro).

Xedea: industria nabeak eraiki daitezen ahalbidetzea.

Ezaugarriak:

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuitu bakarra.

Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

Eroaleak: aluminiozkoak, 150 mm2-koak, DHZ1 motako 12/20 kV-ko isolamendu lehorrarekin, plastikozko tutuan bideratuak.

Luzera: 425 m.

Abiaburua: "Artziniega TZ-Artziniega, 1. zirkuitua" lineako 16. euskarria (jarri beharrekoa).

Amaiera: "Artziniega TZ-Artziniega, 1. zirkuitua" lineako 18. euskarria (jarri beharrekoa).

Aireko linea aldatuta geratzen da oraingo 15. euskarriaren eta 16. euskarri berriaren (32 m) eta 18. euskarri berriaren eta oraingo 19.aren (73 m) artean.

Instalazio horretarako Administrazio baimena eskatu da.

Eta hori guztia argitara ematen da, lurralde bulego honetan (Samaniego kalea, 2. Vitoria-Gasteiz) proiektua aztertzeko aukera emateko. Hartara, erreklamazioak aurkeztu ahal izango dira. Horrela eginez gero, erreklamazioaren bi kopia aurkeztu behar dira, eta horretarako epea hogei egunekoa da, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hasita.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 9a.

Lurralde Bulegoko burua,

SABIN ZUGADI BARRON.


Azterketa dokumentala