Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6607

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, Donostia-San Sebastiángo Donostia Ospitalerako aire konprimitu medizanaleko zentralak erosi eta nork jarri prozedura irekiaren bidez kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Donostia Ospitalea.

c) Espediente zenbakia: 110/20/1/1197/O301/

112001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: aire konprimitu medizinaleko zentralak erostea eta nork jartzea kontratatzea.

b) Entregatu beharreko unitate-kopurua: ikusi lehiaketako oinarriak.

c) Loteak: ikusi lehiaketako oinarriak.

d) Entregatzeko lekua: Donostia Ospitaleko Biltegi Nagusia edo ospitaleak adierazitako lekua.

e) Entregatzeko epea: Ospitaleko mantentze zerbitzuak adierazitakoaren arabera

3.– Izapideak, prozedura eta esleitzeko era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleitzeko era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehienezko aurrekontua honakoa da guztira: 13.600.000 PTA. (81.737,65 euro).

5.– Fidantzak:

a) Behin-behinekoa: ez da eskatuko.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea.

a) Entitatea: Iparraguirre kopia denda.

b) Helbidea: Iparragirre kalea 15 behea.

c) Herria eta posta-kodea: 20001 Donostia-San Sebastián.

d) Telefonoa: 943 27 98 32.

e) Faxa: 943 27 98 32.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: 2001eko abenduaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak: ikusi lehiaketako oinarriak.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abenduaren 12a, 14:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan adierazten direnak.

c) Aurkezteko lekua: Donostia Ospitalea. Kontratazio Departamentua (Solairua – 2 urdina, Ama-haurrentzako Etxea).

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dion epea (lehiaketa): 2001eko abenduaren 21etik, eskaintza ekonomikoak irekitzen direnetik, hasita laurogeita hamar (90) egun natural.

e) Aldaerak: oinarrizko eskaintzaz gain, hiru aldaera onartuko dira.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Donostia Ospitalea. Gestioko Zuzendaritzako Batzar Aretoa (Solairua – 2 urdina, Ama-haurrentzako Etxea).

b) Helbidea: Begiristain doktorearen kalea z.g.

c) Herria eta posta kodea: 20014 Donostia-San Sebastián.

d) Eguna: 2001eko abenduaren 21a.

e) Ordua: 10:00ak.

10.– Iragarkien gastuak: esleipendunak ordainduko ditu.

11.– Iragarkia EBAOra bidali zen eguna (hala badagokio): ez da beharrezkoa.

Donostia-San Sebastián, 2001eko azaroaren 16a.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

MIKEL AGUIRRE LAZKANO.


Azterketa dokumentala