Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6601

1528/2001 EBAZPENA, Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerentearena, Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zenbait zentrotako errotulazio lanak kontratatzea bertan behera uzten duena. Espediente horri kontratazio organo honek emandako 587/2001 ebazpenaren bidez eman zitzaion hasiera.

Goian Aipatutako gaiari dagokion administrazio espedientea ikusita, hona hemen gertakariak eta zuzenbideko oinarriak.

GERTAKARIAK

Lehenengoa.– Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zuzendari gerentearen irailaren 20ko 587/2001 Ebazpenak hasiera eman zion Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zenbait zentrotako errotulazio lanak (lehiaketa publikoa) kontratatzeko espedienteari.

Bigarrena.– Ebazpen horren berri ematen zuen iragarkia 196 zk.ko Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zen. Hain zuzen ere, 2001eko urriaren 9koan.

ZUZENBIDEKO OINARRIAK

Lehenengoa.– Aipatutako kontratazio espedientean jasotako betekizun teknikoen pleguak ez zuen garbi uzten lehiaketa horrek Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zenbait zentrotako errotulazioa onik zaintzeko lana baino ez zuela helburu. Hau da, errotulu horiek eraberritzea, handitzea edo aldatzea ez zituela aintzat hartzen.

Bigarrena.– Horiek horrela, baliteke kontratazio espedienteak hiri-inguruneen, espazio publikoen, eraikinen eta informazio eta komunikazioko sistemen irisgarritasun-baldintzei buruzko arau teknikoak onartzen dituen apirilaren 11ko 68/2000 Dekretuan xedatutakoa ez betetzea. Dekretu hori 2000ko ekainaren 12ko EHAAn (110 zk.a) argitaratu zen.

Hirugarrena.– Herri Administrazioen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 3. artikuluak xedatutakoarekin bat, Herri-administrazioek objektibotasunez egiten dute lan interes orokorraren alde. Halaber, eraginkortasun, hierarkia, deszentralizazio, deskontzentrazio eta koordinazioaren printzipioei begira dihardute, erabat errespetatuta konstituzioa, legeak eta zuzenbidea.

Laugarrena.– Kontratua izenpetu aurretik, hau da, behin betiko esleitu eta esleipendunei beren eskubidea aitortu aitzin, administrazioak ahalmena izango du, prozesua hasi eta gero sortutako gorabeherak direla eta, kontratua esleitzeko asmoan atzera egiteko, halaxe aitortzen baitiote Auzitegi Gorenaren 1968ko maiatzaren 21eko eta 1973ko martxoaren 2ko epaiek.

Bosgarrena.– Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 192. artikuluko b) idatz-zatiak xedatutakoarekin bat, hornidura kontratu bat bertan behera uzteko zio ondokoak dira: 111. artikuluan zehaztutakoak eta atzera egitea edo, administrazioaren erabakiz, gaiak hornitzea urtebete baino gehiagoz etetea. Pleguan hala adierazten bada, urtebeteko epe hori laburragoa izan daiteke.

Seigarrena.– Herri Administrazioen Kontratuen Legearen Testu Bategina onartzen duen ekainaren 16ko 2/2000 Legegintzako Errege Dekretuko 92.6 artikuluak xedatutakoarekin bat, kontratazio organoak lehiaketan parte hartu duen lizitatzaile orori jakinarazi beharko dio eskainitako kontratua bertan behera utzi edo prozesu guztia berriro hasteko asmoa duela.

Aipatutako eta aplikagarri zaizkion gainerako xedapenok ikusita, Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko Lehen Mailako Atentzioko zuzendari gerente honek ondokoa

EBATZI DU:

Lehenengo.– Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko zenbait zentrotako errotulazio lanak kontratatzeko asmoan atzera egitea. Lan horiek kontratatzeko espedienteari kontratazio organo honek emandako 587/01 Ebazpenak eman zion hasiera.

Bigarren.– Ebazpen hau lizitatzaileari jakinaraztea eta Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzea.

Donostia-San Sebastián, 2001eko azaroaren 5a.

Gipuzkoako Ekialdeko Eskualdeko LMAko

zuzendari gerentea,

EDUARDO GONZALEZ LOMBIDE.


Azterketa dokumentala