Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6600

LEHIAKETA PUBLIKOA, fotokopiagailuentzako papera eskuratzeko dena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Ogasun eta Herri Administrazio Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).

c) Espediente zenbakia: KM 2002/28.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: fotokopiagailuentzako papera eskuratzea.

b) Entregatu beharreko unitate kopurua: baldintza teknikoen pleguan zehaztutakoaren araberakoa.

c) Loteak:

1. lotea: fotokopiagailuentzako papera.

2. lotea: paper birziklatua, fotokopiagailuentzako dena.

d) Entregatzeko lekua: baldintza teknikoen pleguan zehaztutakoarekin bat datorrena.

d) Gauzatzeko epea: kontratua formalizatzen denetik 2002ko ekainaren 30era artekoa.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Gehieneko aurrekontua, gutxi gorabeherakoa: 138.232 euro.

5.– Fidantzak:

Behin-behineko fidantza: ez da beharrezkoa.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza, Administrazio eta Zerbitzu Sailordetza, Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak).

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria eta posta kodea: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Telefonoa: 945 01 85 17.

e) Faxa: 945 01 87 04.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko abenduaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak:

a) Sailkapena: ez da beharrezkoa.

b) Beste betebehar batzuk: kaudimen ekonomikoa, finantzarioa eta teknikoa, berariazko klausula administratiboen pleguan ezarritakoaren araberakoa.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abenduaren 13a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan eskatutakoak.

c) Aurkezteko lekua: Kontratazio Batzorde Nagusia (Baliabide Orokorrak), Donostia kalea 1, 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: hiru hilabete, plikak irekitzen direnetik aurrera.

e) Aldaerak onartzea: bat onartuko da.

f) Eskaintzak aurkez dezaten, zenbat enpresari deituko zaien, gehienezko eta gutxienezko kopuruak: ez da horrelakorik.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a), b) eta c): ikus iragarki honen 6. puntua.

d) Eguna: 1eko abenduaren 13a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak: ez da.

11.– Iragarkiaren gastuak: esleipendunaren kontura.

12.– Iragarkia "Europako batasunaren Aldizkarira" noiz bidali zen: ez da horrelakorik

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 16a.

Administrazio eta Zerbitzu sailburuordea,

CARMELO ARCELUS MÚGICA.


Azterketa dokumentala