Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Justizi Administrazioa

Bilboko Lehen Auzialdiko 9 Zenbakiko Epaitegia
6598

EDIKTUA, desahuzioari buruzko 333/01 hitzezko judizioari dagokiona.

JAKINARAZPEN ZEDULA

Hona hemen, hitzez hitz, aipaturiko prozedura horri eman zaion ebazpenaren idazpuruak eta epaitzak diotena:

Ebazpena eman duen epailea: Reyes Castresana García.

Lekua: Bilbao (Bizkaia).

Eguna: bi mila eta bateko urriaren hemeretzia.

Demanda-egilea: Maite Gastañaga Barandica.

Abokatua: Ana Méndez García.

Prokuratzailea: Iñigo Olaizola Ares.

Demandatua: Jose Manuel Ronda González.

Epaiketaren helburua: ez ordaintzeagatiko desahuzioa eta zor diren errentak ordaintzeko eskaera. Guztira 450.000 pezeta zor ziren demanda aurkeztu zen egunean (2001eko maiatza barne). Horretaz gain, prozedurak zirauen bitartean errentak ordaintzea eskatu zen; horrela, epaiketan 750.000 pezeta eskatu ziren, ekainetik urrira bitarteko errentak gehitu baitzitzaizkien aurretik ordaindu beharrekoei (hilean 60.000 pezeta, ekaina eta urria barne).

EPAITZA

1.– Iñigo Olaizola Ares prokuratzaileak, Maite Gastañaga Barandica andrearen izenean eta hura ordezkatuz, Jose Manuel Ronda González jaunaren aurka jarri duen demanda onartzen da, eta ebazpen honen aurrekarietan aipatzen den errentamendu-kontratuaren amaiera adierazi, demandatua etxebizitza uztera kondenatuz. Gainera, ohartarazpen hau egiten zaio: legez jarritako epean agindutakoa betetzen ez badu, etxetik kanpora joan beharko duela.

2.– Era berean, demandatua laurehun eta berrogeita hamar mila (450.000) pezeta eta legezko interesak ordaintzera zigortzen da.

3.– Demandatuari prozedura honetan sortutako kostuak ezarriko zaizkio.

Aurka egiteko modua: Bizkaiko Audientzia Probintzialaren aurrean apelazio-errekurtsoa ezarriz (PZLb-aren 455 artikulua).

Errekurtso-idazkia Epaitegi honetan aurkeztu beharko da, jakinarazpena egiten den egunaren biharamunetik aurrera, bost egun balioduneko epean. Honako hauek adierazi beharko dira idazki horretan: apelatutako ebazpena, aurka egiteko nahia eta inpugnatzen diren pronuntziamenduak (PZLb-aren 457.2 artikulua).

Errekurtsoa aurkezteko idazkia ez da onartuko baldin eta epea beteta duten errentak eta kontratuaren arabera aurrez ordaindu behar direnak ordainduta daudela egiaztatzen ez bada.

Epai hau eman, agindu eta izenpetzen dut.

Ediktu hau José Manuel Ronda González jaunari epai hori jakinarazteko ematen da, ez baitakigu gizon hori non dagoen.

Bilbao (Bizkaia), bi mila eta bateko urriaren hogeita bederatzia.

IDAZKARIA.


Azterketa dokumentala