Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Nekazaritza eta Arrantza Saila
6597

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 9koa, Nekazaritza zuzendariarena, zeinaren bitartez baimena berritzen baitzaie zenbait pertsona fisiko eta juridikori hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko.

2100/94 eta 1785/95 (EE) Arautegiak aplikatzeko, azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuak hazitarako aleak atontzeko jarduerak arautzen ditu, eta hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko baimendutako establezimenduen zerrenda osatzeko bete behar diren eskakizunak ezartzen ditu. Hala, 1.2. artikuluan xedatzen da ezen Autonomia Erkidego bakoitzeko organo eskudunek eman behar dutela aipatutako jarduerak egiteko beharrezkoa den baimena.

Aurreko arauak garatzeko, Nekazaritza eta Arrantza sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko Aginduak hazitarako aleak atontzeko jarduerak baimendu eta kontrolatzeko prozedura arautzen du. Agindu horren 1.2. artikuluan ezartzen da ezen Nekazaritza zuzendariak emango duela eman beharreko baimena, Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak ikuskapen eta txosten teknikoa egin ondoren eta 1.3 artikuluan ezartzen da ezen aipatu baimenaren indarraldia 2 urtekoa izango dela, hurrengo bi urteko denboraldian berriztagarria izango dena.

Ebazpen honen eranskineko zerrendan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoek eraberritzeko baimena eskuratzeko eskabidea egin dute, eta Hazien eta Mintegiko Landareen Zerbitzuak eskaera honen aldeko txostena eman zuen. Beraz, hau

EBATZI DUT:

Lehenengoa.– Ebazpen honen eranskineko zerrendan aipatzen diren pertsona fisiko eta juridikoei baimena eraberritzea bi urteetan zehar hazitarako aleak atontzeko lanak egiteko.

Bigarrena.– Ebazpen honen bidez, eraberritzen den baimenak azaroaren 14ko 1709/1997 Errege Dekretuan ezartzen diren betekizun zein betebeharrak burutzera behartzen du eta Nekazaritza eta Arrantza Sailburuaren 1999ko urtarrilaren 22ko aginduan hasitako aleak atontzeko jardueran baimendu eta kontrolatzeko prozedura arautzen da.

Hirugarrena.– Ebazpen honen aurka, Nekazaritza eta Landa Garapenerako sailburuordearen aurrean gora jotzeko errekurtsoa jarri ahal izango da, argitalpena egiten den egunetik hilabete bateko epearen barruan.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 9a.

Nekazaritza zuzendaria,

JOSÉ ANTONIO OCIO ORIVE.

ERANSKINA / ANEXO
HAZITARAKO ALEAK ATONTZEKO LANAK EGITEKO BAIMENA DUTEN PERTSONA FISIKO ETA
JURIDIKOEN ZERRENDA / RELACIÓN DE PERSONAS FÍSICAS Y JURÍDICAS AUTORIZADAS PARA REALIZAR ACTIVIDADES DE ACONDICIONAMIENTO DE GRANOS DESTINADO A LA SIEMBRA

– Cooperativa cerealista de Foronda "COCEFOR" – Vitoria-Gasteiz.

– Jesús Corera Esparza – Salvatierra/Agurain.

– Ayuntamiento de Yécora – Yécora.

– Barredo Hnos. S.A – Nanclares de la Oca.

– Garlan S. Coop. Ltda – Ilarraza.

– Ribera Alta S. Coop – Anúcita.

– Servicios Agrícolas Alaveses S. Coop. "SAGRAL" – Alegría-Dulantzi.


Azterketa dokumentala