Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
6596

291/2001 DEKRETUA, azaroaren 13koa, dekretu honen bitartez aitortu da "Deba Behereko eta adar osagarrien biltodia egiteko proiektuaren 2. Faseak: Eibar-Maltzaga (31-SC-43/00)" eragindako ondasunak eta eskubideak Gipuzkoako Foru Aldundiak urgentziaz okupatzea, nahitaez desjabetzeko.

2000ko abenduaren 19an Gipuzkoako Foru Aldundiko Lan Hidrauliko eta Hirigintza Departamentuko Diputatuaren Foru Aginduaren bitartez, honako hau erabaki zen: nahitaezko desjabetzapena dela eta, "Deba Behereko biltodia eta adar osagarriak egiteko proiektuaren 2. Faseak: Eibar-Maltzaga (31-SC-43/00)" eragindako ondasun eta eskubideei buruzko informazioa jendaurrean ematea. Ondoren, 2001eko ekainaren 5eko Diputatuen Kontseiluan erabaki zen, Eusko Jaurlaritzaren aurrean nahitaezko desjabetzeak eragindako ondasunak eta eskubideak berehalakoan okupatzeko deklarazioa eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraituta.

Urgentziaz okupatzeko deklarazioaren baitan sartzen diren ondasunak eta eskubideak jada zehaztuta daude txostenarekin batera aurkezten den zerrendan; aipatu zerrenda jendaurrean aurkeztu zen, eta administrazio-txostenaren arabera alegazio bat aurkeztu zen. Aipatu alegazioari erantzun zitzaion eta emandako erantzuna administrazio-txostenean zehaztuta dago.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Teknikoek baieztatu dutenez, proposatutako lursailei ematen zaizkien erabilerak eta indarrean dagoen hirigintzako legeria bat datoz.

Eta horiek berehala okupatzea erabaki da, jarraian aipatzen diren arrazoiak direla eta:

Gipuzkoako Foru Aldundiak martxan jarri nahi duen lurraldeko hondakin-urak saneatzeko proiektuari dagokionez, 2001eko ekainaren 5eko Diputatuen Kontseiluak, kontsortzioekin eta mankomunitateekin lankidetzan, behin betirako onetsi du Deba Behereko biltodia eta adar osagarriak egiteko proiektua. 2. Fasea: Eibar-Maltzaga (31-SC-43/00).

Aipatu proiektuan bildutako obrak dira: Deba ibaiaren behealdeko arroko biltodia eta adar osagarriak eraikitzea, Eibar udalerriko hondakin-urak biltzeko, Azitain auzotik hasi eta Ego ibaia Deba ibaiarekin elkartzen den punturaino.

Burutu beharreko lanak Gipuzkoako Ur Kontsortzioaren Saneamendu Planaren baitan biltzen dira, eta 1996ko otsailaren 29an egindako Asanbladan onetsi zen aipatu plana.

Modu berean, gogoan hartu behar da Hondakin Uren Saneamendurako Plan Nazionaleko aurreikuspenak, Ministroen Kontseiluak 1995 urtean onetsi zuena, zertxobait aldatu direla. Plan Nazionalaren helburu nagusia esparru honetako EBko Arteztarauak betetzea da, eta bereziki maiatzaren 21ean Kontseiluak emandako 91/271/CEE arteztaraua; bertan zehazten da hiriko hondakin-uren tratamendua, eta bertan zehazten da EBko kide diren Estatuek aipatu urak isuri baino lehen behar bezalako tratamendua emango zaiela ziurtatzeko neurriak hartuko direla.

Hortaz, aipatutako arteztarauen zehaztutako epeak kontuan hartuta, beharrezkotzat eta urgentziazkotzat jo da honako proiektu honek eragindako lurrak betetzea.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduaren sistema orokorrak edo antolamendu horren elementuren bat edota hiri-lurrean egin beharreko banakako jardunak. Arestian aipatutako Lege horren 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, garai hartako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena Gobernu Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 13an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan, eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legeko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, urgentziazkotzat jo da "Deba Behereko biltodia eta adar osagarriak egiteko proiektuaren 2. Fasea: Eibar-Maltzaga (31-SC-43/00)" gauzatzeko Gipuzkoa Foru Aldundiak eragindako ondasunak eta eskubideak, xede honekin idatzitako txostenean zehazten direnak, okupatzea.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 13an.

Lehendakari,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu

eta Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala