Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saila
6595

290/2001 DEKRETUA, azaroaren 13koa, dekretu honen bitartez aitortu da "A.I.U. AU.02 Ulia-Barrengo AU.02.2 San José Bordatxo Berri" Exekuzio Unitatea Konpentsazio Juntak urgentziaz okupatzea; eta berau da, nahitaezko desjabetzeari dagokionez, Donostiako Plan Orokorreko San José Bordatxo-Berri AU.02.2 Exekuzio Unitateko Proiektuko eta Estatutuetako 1 eta 2 lursailen jabegoko partaidetza-kuotek eragindako ondasunen eta eskubideen onuraduna.

Donostiako Udaleko osoko akordioaren bitartez, aldez aurretik 2001eko maiatzaren 15ean Gobernu Batzordeak gaiaren inguruan eztabaidatu ondoren, honako hau erabaki zen: nahitaezko desjabetzea dela eta, Donostiako Plan Orokorreko San José Bordatxo-Berri AU.02.2 Exekuzio Unitateko Proiektuko eta Estatutuetako 1 eta 2 lursailen jabegoko partaidetza-kuotek eragindako ondasun eta eskubideei buruzko informazioa jendaurrean ematea. Ondoren erabaki zen Eusko Jaurlaritzaren aurrean nahitaezko desjabetzeak eragindako ondasunak eta eskubideak berehalakoan okupatzeko deklarazioa eskatzea, Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan xedatutakoari jarraituta.

Urgentziaz okupatzeko deklarazioaren baitan sartzen diren ondasunak eta eskubideak jada zehaztuta daude txostenarekin batera aurkezten den zerrendan; aipatu zerrenda jendaurrean aurkeztu zen, eta administrazio-txostenaren arabera ez zen inolako alegaziorik aurkeztu.

Lurralde Antolamendu eta Ingurumen Saileko Zerbitzu Teknikoek baieztatu dutenez, proposatutako lursailei ematen zaizkien erabilerak eta indarrean dagoen hirigintzako legeria bat datoz.

Eta horiek berehala okupatzea erabaki da, jarraian aipatzen diren arrazoiak direla eta:

Donostiako plan orokorrak AU.02 "San José Bordatxo Berri" definitzeko orduan azpimarratzen du Barne Erreformarako Plan Berezi bat idatzi behar dela, eta horixe kudeatzeko Konpentsazio Sistema bat definitu du.

Unitate horren Konpentsazio Junta 2000ko otsailaren 15ean eratu zen Notarioaren aurrean; bertan eragindako jabe gehienek parte hartu zuten, Fermín Serrano Ríos jaunaren eta Isabel Larraza Antia andrearen oinordekoak eta Emiliano eta Isabel Eizaguirre Masse jaun-andreak (proiektuko 1. eta 2. zk. lursailen partaidetza-kuota baten jabeak) izan ezik.

Titularrek Konpentsazio Juntan parte hartu ez zutela eta, Donostiako Alkatetzak aipatu Exekuzio Unitateko Konpentsazio Juntaren (desjabetzearen onuraduna) aldeko nahitaezko desjabetzearen txostenari hasiera ematea erabaki zuen, bai eta desjabetzeak eragindako titularrak, ondasunak eta eskubideak zeintzuk diren jendaurrean jakinaraztea ere; hori egin ondoren, hamabost eguneko epea utziko da egokitzat jotzen diren alegazioak aurkezteko.

Jendaurreko informazioa emateko epean ez da inolako alegaziorik aurkeztu.

1976ko Lurzoruaren Legeko Testu Bategineko 127.1 artikuluan, eta Hirigintza Kudeaketako Araudiko 168.2 artikuluan xedatzen denaren arabera, Estatutuak onetsi eta onespenaren jakinarazpena egin eta zehaztutako epean Unitateko jabeak Juntara aurkezten ez badira, lursailak desjabetu egingo dira Konpentsazio Juntaren alde, eta Konpentsazio Junta izango da desjabetutako lursailen onuraduna.

Bestalde, arlo honetarako proposatutako hirigintzako esku-hartzearen oinarrizko helburua da ezaugarri egokiak dituzten etxebizitzak eraikitzea, hartara Donostiako udalerrian dagoen eskaera handiari erantzun ahal izateko.

Proiektua interes orokorrekoa denez, aurreikusitako hirigintza-antolamendua gauzatu ahal izateko beharrezkoak diren lursailak berehalakoan egon behar dira erabilgarri. Hori dela eta, aipatutako helburua betetzeko beharrezkoak diren ondasunak erabili ahal izateko Eusko Jaurlaritzak emandako urgentziazko deklarazioa justifikatuta dago.

Euskal Autonomia Erkidegoko Lurralde Antolamenduari buruzko maiatzaren 31ko 4/1990 Legearen 26.1.f artikuluan xedatzen denaren arabera, Eusko Jaurlaritzari dagokio nahitaez desjabetu beharreko ondasun eta eskubideak lehenbailehen hartu beharrekoak direla deklaratzea desjabetzeak honako hauek hartzen dituenean: burutzapen-unitate osoak, lurraldearen hirigintza-antolamenduaren sistema orokorrak edo antolamendu horren elementuren bat edota hiri-lurrean egin beharreko banakako jardunak. Arestian aipatutako Lege horren 26.2 artikuluan ezarritakoaren arabera, garai hartako Hirigintza, Etxebizitza eta Ingurugiro sailburuari dagokio horretarako proposamena Gobernu Kontseiluan aurkeztea.

Ondorioz, Lurralde Antolamendu eta Ingurumen sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 13an egindako bilkuran aztertu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Nahitaezko Desjabetzeari buruzko Legeko 52. artikuluan, eta Euskal Herriko Lurraldearen Antolamenduari buruzko Legeko 26. artikuluan xedatutakoaren arabera, urgentziazkotzat jo da "A.I.U. AU.02 Ulia-Barrengo AU.02.2 San José Bordatxo Berri" Exekuzio Unitatea Konpentsazio Juntak okupatzea; nahitaezko desjabetzeari ondorioz, Konpentsazio Junta izango da eragindako ondasun eta eskubideen onuraduna, eta ondasun eta eskubide horiek xede honetarako prestatutako txostenean zehazten dira, eta aipatu Unitatearen hirigintzako garapenerako ezinbestekoak dira.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Lurralde Antolamendu eta

Ingurumen sailburua,

SABIN INTXAURRAGA MENDIBIL.


Azterketa dokumentala