Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6593

AGINDUA, 2001eko urriaren 30ekoa, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuarena, Construcciones Dolmen, S.A. enpresak aurkeztutako 404/00 administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren gainean Bilboko Administrazioarekiko Auzietako 1 zenbakiko Epaitegiak eman duen epaia bete dadila agintzeko dena.

Construcciones Dolmen, S.A. enpresak zigorra aurkatzeko jarritako 404/00 errekurtsoa Administrazioarekiko Auzietako Epaitegiak aztertu du. Prozedura arrunta. Hau da, Laneko Bizkaiko Lurralde Ordezkariak emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa ezesten duen Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren ebazpenaren aurka jarritakoa. Azterketa hori SH-723/99 zigor espedientean jasota dago, eta aipatutako administrazioarekiko auzietako epaitegiak epai hau eman zuen 2001eko urriaren 15ean, zeinaren xedatze-zatiak honelaxe baitio hitzez hitz:

Onartu egin behar dut eta onartu egiten dut Construcciones Dolmen, S.A. enpresaren izenean eta ordez Alberto Arenaza Artabe letratuak aurkeztutako administrazioarekiko auzi-errekurtsoaren, Lan eta Gizarte Segurantza zuzendariaren 2000ko irailaren 19ko ebazpenaren aurka jarritakoaren, zati bat. Ebazpen horrek ezetsi egin zuen Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saileko Bizkaiko lurralde ordezkariak 2000ko urtarrilaren 24an emandako ebazpenaren aurka jarritako gora jotzeko errekurtsoa (SH.723/99 zigor espedientea). Beraz, zigorrari dagokion administrazio egintza deuseztatu eta zigor hori 500.100 pezetakoa izango dela zehazten dut. Halaber, ez dut kosturik ezarriko.

Hori dela eta, Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburuak epai hori hitzez hitz bete dadila eta agindu hau Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitara dadila agindu du, uztailaren 27ko 303/1999 Dekretuko 4. artikuluan agindutakoarekin bat etorriz, Administrazioarekiko Auzien Jurisdikzioa arautzen duen Legearen 103. artikuluan eta hurrengoetan jasotakoaren ildotik.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 30a.

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza sailburua,

JOSEBA AZKARRAGA RODERO.


Azterketa dokumentala