Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6591

EBAZPENA, 2001eko urriaren 15ekoa, Energia zuzendariarena, Turtziozko udalerrian 30 kV-ko linea elektrikoa instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: L-5436-as-gf

Esp.: ATH-2001-75

Iberdrola Distribucion S.A.U. enpresak hala eskatuta, L-5436 zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbo. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Raul Herraez Fernandez elkargokideak sinatu du eta Bizkaiko Industri Inginadoreen Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 2519 zenbakia du, eta 2001-05-29ko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución S.A.U. enpresari Turtziozko udalerrian 30 kV-ko linea elektrikoa instalatzeko eta onartzea burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

– Eroaleak: hiru (1x116,2) mm2.

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 187 m.

– Hasiera: La Jara-Balmaseda Cto. 2 línea elektrikoaren 87 euskarrian.

– Amaiera: linea bereko 89. euskarrian.

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

– Eroaleak: hiru (1x116,2) mm2.

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 52 m.

– Hasiera: "La Jara-Balmaseda, 2. zirkuitua" linea elektrikoaren 87 euskarrian.

– Amaiera: linea bereko adarraren 1. euskarrian.

Lurpeko linea elektrikoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 30 kV.

– Eroaleak: 3(1x150) mm2. Aluminioakoak.

– Luzera: 86 m.

– Hasiera: "La Jara-Balmaseda, 2. zirkuitua" linea elektrikoaren aldarazpenaren 1. Euskarrian.

– Amaiera: 373 zenbakidun Muñanes T.Z.-an.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: Turtzioako udalerria eta Uren Bizkaiko Zerbitzua.

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 15a.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala