Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Industria, Merkataritza eta Turismo Saila
6589

EBAZPENA, 2001eko urriaren 11koa, Energia zuzendariarena, Galdakaoko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektrikoa eta transformazio-zentroa instalatzeko baimena ematen duena eta instalazioa burutzeko proiektua onartzen duena.

Erref.: L-5422 eta C.T. 4289(2)-as-gf

Esp.: ATH-2001-65

Iberdrola Distribucion, S.A.U., enpresak hala eskatuta L-5422 eta C.T. 4289(2) zenbakidun espedienteari eman zaio hasiera lurralde bulego honetan. Izan ere, enpresa horrek honako eskabidea egin du: aipatutako linea elektrikoa instalatzeko administrazioaren baimena eman eta instalazioa burutzeko proiektua onartzeko. Enpresaren helbide soziala honakoa da: Gardoki kalea 8, Bilbo. Bestalde, enpresak behar bezala bete ditu Instalazio elektrikoen garraio, banaketa, merkataritza, hornidura eta administrazio prozedurako jarduerak arautzen dituen 1995/2000 Errege Dekretuaren (2000-12-27ko EAO) VII. tituluko II. kapituluan ezarritako izapideak, testu bereko azken xedapenetatik lehenengoan finkatutakoarekin bat etorriz, eta Industriari buruzko uztailaren 16ko 21/1992 Legean eta horrekin bat datozen gainerako legezko xedapenetan xedatutakoaren arabera.

Aurkeztutako proiektua aztertu da. Proiektua Onesimo Garcia Garcia elkargokideak sinatu du eta Bizkaiko Industri Inginadore Teknikoak Elkargo Ofizialak ikus-onetsi du. Ikus-onespenak 77408zenbakia du, eta 2001-05-21eko data.

Industria, Merkataritza eta Turismo Sailaren egitura organikoa eta funtzionala ezartzen duen otsailaren 23ko 131/1999 Dekretuak (1999-02-26ko EHAA) ematen dizkion eskumenez baliatuz, Energia zuzendariak honakoa

EBATZI DU:

Baimena ematea Iberdrola Distribución S.A.U. enpresari Galdakaoko udalerrian 13,2 kV-ko linea elektrikoa eta transformazio-zentroa instalatzeko eta onartzea burutzeko proiektua. Hona hemen proiektuaren ezaugarriak:

Aireko linea elektrikoa, zirkuitu bakarrekoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: hiru AL-AC-zkoak, LA-56 motakoak (54,6 mm2).

– Euskarriak: metalezkoak.

– Luzera: 956 m.

– Hasiera: Urreta-Erreka zto. 4 linea elektrikoaren 41. euskarrian.

– Amaiera: Linea bereko 45. euskarrian.

Lurpeko linea elektrikoa, zirkuito bakarrekoa:

– Zerbitzu-tentsioa: 13,2 kV.

– Eroaleak: 3 (1x150) mm2. aluminiozkoak.

– Luzera: 585 m.

– Hasiera: "Urreta-Erreka, 4. Zirkuitua" linea elektrikoaren 45. euskarrian.

– Amaiera: linea bereko 47. euskarrian

Obras Neiver deituriko 978 zk.ko transformazio zentroa. Zentroaren edukia honakoa da:

– 3 kaiola modular ditu SF6 isolamendu integralekoak, eraiketa aurrefabrikatuan, In= 400 A-koak, eta iraupen laburreko Icd= 16 kA-koak.

– Transformagailuak: trifasiko bat, 250 kVA-ko eta 13,2/0,42 kV-ko transformazio-erlazioduna.

– Hozteko sistema: naturala, silikona-bainuan.

Ebazpen hau abenduaren 1eko 1955/2000 Errege Dekretuan xedatutakoaren arabera eta honako baldintza orokor hauek ezarriz eman da:

1.– Obrak onartutako proiektuaren arabera egin beharko dira, dagokionean eskatu eta baimentzen diren aldakuntzekin.

2.– Proiektua burutzeko, instalazioen titularrak honako erakunde hauek emandako baldintza teknikoak kontuan hartu beharko ditu: Telefonica, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Lan Saila, Uren Bizkaiko Zerbitzua eta Redesa.

3.– Instalazioak abiarazteko epea urtebetekoa izango da, ebazpen hau ematen denetik hasita.

4.– Instalazioen titularrak obrak amaitu izanaren berri emango dio Bizkaiko Lurralde Bulegoari, honek behin betiko azterketa gauzatu eta instalazioak abiarazteko akta egin dezan.

5.– Ebazpen hau udalen edo probintzia-mailako baimen edo lizentzien eta obrak egiteko beharrezkoak diren bestelakoen kalterik gabe eta hauetatik bereiz ematen da eta eskatzailea ez du horiek lortzeko betebeharretik salbuesten. Halaber, hirugarrenek izan litzaketen eskubideen kalterik gabe eta jabetza-eskubidea salbu utziz ematen da.

Ebazpen honek ez du administrazio bidea amaitzen eta, ondorioz, interesdunak gorako errekurtsoa aurkeztu ahal izango dio Energia, Antolamendu eta Industria Administrazioko Sailburuordetzari, hilabeteko epearen barruan ebazpen honen jakinarazpena jaso eta biharamunetik hasita, betiere azaroaren 26ko Administrazio Publikoen Araubide Juridikoaren eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/1992 Legea aldatzen duen 4/1999 Legean ezarritakoaren arabera.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko urriaren 11.

Energia zuzendaria,

TXABER LEZAMIZ CONDE.


Azterketa dokumentala