Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Bestelako Xedapenak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6582

283/2001 DEKRETUA, azaroaren 13koa, Sprilur SA sozietateari baimena ematen diona Lasarte Oriako Industrialdea SA merkataritza sozietateari desegin eta likidatzeko eta, ondorioz, deuseztatzeko.

Euskadiren Ondareari buruzko uztailaren 27ko 14/1983 Legearen 44.1 artikuluak honakoa xedatzen du: "Nolanahiko Baltzuak sortarazteko baimena, [...], Jaurlaritzak Ekonomia eta Herriogasun-sailburuaren eta enpresa arduralaritzaz haren menpeko izango deneko saileko sailburuaren bateango saloz emandako dekretuz egingo da, [...]".

Abenduaren 5eko 504/1995 Dekretuak aldatu zuen abenduaren 20ko 241/1982 Dekretuko 2-e) artikuluak, Landabaso Hirigintzarako A.B.-Urbanizadora Landabaso, S.A. (egun SPRILUR, S.A.) sozietate anonimo publikoa dela eta, ondokoa xedatzen du: "Bere xedea betetzearren, baltzuak interes bereziko enpresen kapitalean parte hartu ahal izango du, kasuan kasurako zehazten diren baldintzetan".

Euskadiko Ogasun Nagusiaren Antolarauei buruzko Legearen Testu Bategina onartzen duen azaroaren 11ko 1/1997 Legegintza Dekretuko 20.3 artikuluan xedatzen denez: "Herri-Baltzuak sortaraztea eta ezabatzea, eta bai Euskadiko Autonomia Erkidegoko Arduralaritzak edo honen Erakundegoren-mailako Izakiek gehiengozko partzuer-zatidun izatea galtzea ere, Jaurlaritzaren dekretuz egin beharko dira."

Aipatutako Legegintza-Dekretuko 22. artikuluan xedatzen da: "Aurreko artikuluan esandakoaren kaltetan gabe Herri-baltzuek, Euskal Herriko Herriogasuntza Nagusiak bere dituen gaiei buruzkoetan, eurekin berariz erabilgarri izan daitezen manuak izango dituzte jaurpide, eta horien aurka egon ez daitezenetan norbanako-alorreko legeak."

Sozietate Anonimoei buruzko Legearen 260-3 artikuluan, baltzuak ezabatzeko arrazoi legez, honako hauek ezartzen dira: "baltzuak xedetzat zituen egitekoak amaitzea, baltzuaren egitekoa ezelan ere ezin bete ahal izatea edo baltzuaren organoak geldiaraztea; ondorioz, ezinezkoa du lanean jardutea". Baltzua

desegiteko, Batzar Orokorraren erabakia behar da. Edozein akziodunek eska diezaieke administratzaileei batzarrerako deia egitea, baldin eta, euren iritziz, desegiteko arrazoi legitimorik badago, lege horretako 262. atalean esandakoaren arabera.

2001eko ekainaren 20an egindako bileran Lasarte Oriako Industrialdea, SAko Ez-ohiko Batzorde Orokor Unibertsalak, horretarako aldez aurretik deialdia egin eta nahiko kontseilarik bertan parte hartu ondoren, aho batez onartu zuen baltzua desegiteko erabakia.

Ondorioz, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren eta Industria, Merkataritza eta Turismo sailburuaren proposamenez, Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 13an egindako bileran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– "Lasarte Oriako Industrialdea, SA" sozietatea desegin eta likidatzeko, eta, ondorioz, deuseztatzeko beharrezkoak diren egintzak garatzeko baimena ematea SPRILUR SA sozietateari. Halaber, sendetsi egiten dira ildo horretan orain arte egin diren kudeaketa lanak.

AZKEN XEDAPENA

Dekretu honek Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunean izango ditu ondorioak.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.

Industri, Nekazaritza eta Arrantza sailburua,

JOSU JON IMAZ SAN MIGUEL.


Azterketa dokumentala