Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

229. zk., 2001eko azaroaren 27a, asteartea


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Xedapen Orokorrak

Ogasun eta Herri Administrazio Saila
6581

282/2001 DEKRETUA, azaroaren 13koa, Euskal Autonomia Erkidegoko Administrazioaren 2001. urteko ekitaldiko aurrekontuko 1121 programan (Jaurlaritzaren Lehendakaritzako Sailaren Egitura eta Laguntza) diru-sarrerak lortu direla-eta, programa berean 5.400.050 PTAko kreditua (32.454,95 euro) habilitatzen duena.

1121 programan (Egitura eta Laguntza) uste baino diru gehiago lortu da Artaza Jauregiaren alogeratik, 5.400.050 PTA (32.454,95 euro) gehiago hain zuzen ere. Eusko Jaurlaritzako Lehendakaritza Saileko Zerbitzu Zuzendaritzak administratzen du eraikin hori.

Horregatik, 5.400.050 PTA (32.454,95 euro) habilitatzen dira dekretu honen bidez, Euskadiko Aurrekontu Errejimenari buruz indarrean dauden lege xedapenen testu bategina onartzen duen irailaren 27ko 1/1994 Legegintzako Dekretuko 82. eta 83. artikuluetan ezarritakoari jarraituz.

Ondorioz, Ekonomia Gaietarako Ordezko Batzordeak aldeko txostena eman duenez, Ogasun eta Herri Administrazio sailburuaren proposamenez eta Jaurlaritzaren Kontseiluak 2001eko azaroaren 13an egindako bilkuran aztertu eta onartu ondoren, hauxe

XEDATU DUT:

Artikulu bakarra.– Euskal Autonomia Erkidegoko administrazioaren 2001. urteko ekitaldirako aurrekontuan kredituen habilitazio bat onartzea, gastuen honako egoera-orri honetan:

SAILA PROGRAMA AZPIKONTZEPTUA PEZETAK EUROAK

01 1121 222.00 5.400.050 32.454,95

Diru-sarreren egoera-orri honetan beste hainbesteko diru-sarrerak lortzetik sortzen dira kredituok:

PROGRAMA AZPIKONZEPTUA PEZETAK EUROAK

1121 541.00 5.400.050 32.454,95

Habilitatu diren kredituok Artaza Jauregiko altzariak erosteko erabiliko dira, betebehar berrietarako egokitzeko.

AZKEN XEDAPENA

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratzen den egunaren biharamunean jarriko da indarrean dekretu hau.

Vitoria-Gasteizen, 2001eko azaroaren 13an.

Lehendakaria,

JUAN JOSÉ IBARRETXE MARKUARTU.

Ogasun eta Herri Administrazio sailburua,

IDOIA ZENARRUZABEITIA BELDARRAIN.


Azterketa dokumentala