Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga Administrazioko Estatuko Agentzia Euskal Autonomia Erkidegoko Ordezkaritza Berezia
6487

EBAZPENA, zergadun bati, ager dadin, dei egiteko dena.

Beherago zehaztutako prozeduran jakinarazpena egiteko ahalegin bi egin badira ere, ezin egin izan denez gero —horren errurik ezin zaio egotzi Administrazioari—, abenduaren 28ko 230/1963 Zerga Lege Orokorraren 105.6 artikuluan —abenduaren 31ko 66/1997 Legearen 28 artikuluak emandako idazketa duenean— xedatutakoarekin bat etorriaz betiere, honako hau xedatzen dut:

Jakinarazi nahi diren zerga-egintzak:

1) Zerga Administrazioko Estatu-Agentziako ordezkari bereziaren ebazpena, 2001eko urriaren 30ekoa;

2) Zenbait ikuskapen-egintza eteteko, eta, alegazioak aurkeztu ahal ditzan, administrazio-espedientea zergadunaren esku ipintzeko, Zerga-Ikuskaritzak 2001eko urriaren 30ean emandako komunikazioa.

Subjektu pasiboa: Centro de Inversiones y Promociones, S.A. (A28964179)

Prozedura: ikuskapena.

Izapideen ardura duen organoa: Ikuskaritza-Bulego Erregionala.

Non agertu behar den: Bilbao, Fderico Moyua plaza, 3. 5. solairua.

Jakinarazpena egiteko epea: 10 egun.

Bilbao, 2001eko azaroaren 2a.

Ikuskaritza-Unitate Erregionaleko ikuskari burua,

CARLOS DAVID DELGADO SANCHO.


Azterketa dokumentala