Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Zerga-Administrazioaren Estatu-Agentzia Badajozeko Ordezkaritza
6486

IRAGARKIA, jakinarazpen bat egiteko zitazioaren gainekoa.

Interesatuei edo euren ordezkariei jakinarazpena helarazteko ahaleginik egin bada ere, ezin egin izan denez gero —horren errurik ezin zaio egotzi Administrazioari—, Abenduaren 28ko 230/1963 Zerga Lege Orokorraren 105.6 artikuluan —abenduaren 30eko 66/1997 Legeren 28.1 artikuluak emandako idazketa duenean— xedatutakoarekin bat etorriaz betiere, iragarki honen bitartez aditzera ematen da ondoko jakinarazpen hauek egiteke daudela:

– Jakinarazpena jasotzeko duten zordunen zerrenda: eranskinean dagoena.

– Jakinarazpena eragiten duen prozedura: Premiamenduzko Administrazio-Prozedura.

– Izapideak egiteko ardura duen organoa: Ordezkaritzako Dirubilketa Organoak.

Eranskinean agertzen diren zordunek, edo euren ordezkari kreditatuek, egin gabeko jakinarazpena egin dakien, hamar eguneko epearen barruan agertu beharko dute, probintzia honetan, Zerga Administrazioko Estatu-Agentziaren bulegoetariko edozeinetan. Aldizkari Ofizial egokian argitaratu eta hurrengo egunetik hara zenbatu beharko da aipatu epea; bestalde, bulegoetan azaltzeko ordutegia 9:00etatik 14:00etara artekoa izango da. Hona hemen aipatu bulegoen helbidea:

– Don Benito: Alonso Martín, 16

– Mérida: Santa María plaza, 5

– Zafra: Antonio Chacón etorbidea, z/g

– Badajoz: San Francisco pasealekua, 17

Iragarki honetan aipatutako zordunak, eurak euretara edo kreditatutako euren ordezkarien bitartez, gorago aipatutako epearen barruan agertzen ez badira, agertzeko zehaztutako epea amaitu eta hurrengo egunetik hara jakinarazpena legezko ondorio guztiekin egin zaiela ulertu beharko da.

Badajoz, 2001eko urriaren 22a.

Dirubilketa Bulegoko burua,

RAFAEL DIAZ GARCIA.

JA. ZEB.: 01.3.1.15.002

ZERGADUNARI BURUZKO ZEHAZTASUNAK

NAN. I. 8.709.037H THOVAR SOLAR ALFONSO


Azterketa dokumentala