Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Garraio eta Herri Lan Saila
6485

EBAZPENA, 2001eko azaroaren 6koa, Zerbitzu zuzendariarena, "Bilboko tranbiaren A linean seinaleak jartzeko proiektua. San Mames-Atxuri zatia, 1. fasea" burutzeko kontratuaren lehiaketarako deia egiten duena.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Espedientea izapidatzen ari den bulegoa: Zerbitzu Zuzendaritza.

c) Espedientearen zenbakia: 33/01.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Bilboko tranbiaren A linean seinaleak jartzeko proiektua. San Mames-Atxuri zatia, 1. fasea.

b) Lotekako banaketa eta kopurua: ez.

c) Non gauzatu behar den: Bilbon (Bizkaian).

d) Gauzatzeko epea: hamaika hilabete.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Era: lehiaketa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Aurrekontua, guztira: ehun eta berrogeita hemezortzi milioi hirurehun eta hirurogeita hamasei mila zazpiehun eta bost (158.376.705) pezeta (951.863 euro).

5.– Fidantzak.

Behin-behinekoa: ez dago jarri beharrik.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Euskotren.

b) Helbidea: Atxuri, 6.

c) Herria eta posta kodea: Bilbao, 48001.

d) Telefonoa: 94 401 99 00.

e) Telefaxa: 94 401 99 01.

f) Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: ez da eperik.

7.– Kontratistaren betekizunak:

a) Sailkapena: D taldea, 4 azpitaldea, e) maila.

b) Bestelakoak: ez da bestelakorik eskatzen.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abenduaren 18a, 12:00ak.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguko 7.3 klausulan eta karatulako 27. puntuan ezarritakoak.

c) Aurkeztu behar direneko lekua:

1.a Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

2.a Helbidea: Betiere jasotzeko finkatutako epearen barruan, Erregistro Orokorrean (Donostia kalea 1, Lakua 1, 8.a) entregatu beharko dira eskutan; edo postaz bidali, posta-bulegoan igorpenaren ezarpen-data justifikatuaz, eta eskaintza igorri dela iragarriaz kontratazio-organoari egun berean, telex, fax edo telegramaz. Betekizun bi horiek konplitu ezean edo proposamenak jasotzeko epetik kanpo hartzen bada igorpenaren jakinarazpena, eskaintza ez da onartuko. Hala ere, aipatu datatik hara hamar egun igaro eta proposamena ez bada jaso, proposamena ez da onartuko inola ere.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Lizitatzaileak zenbat denboran eutsi behar dion eskaintzari: proposamenak ireki eta hurrengo egunetik harako hiru hilabetez.

e) Aldaerak: bai.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Garraio eta Herri Lan Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea 1, Lakua 2, 6. bilera-gela.

c) Herria: Vitoria-Gasteiz, 01010.

d) Eguna: 2001eko abenduaren 20a. Eskaintzaren bat postaz jasotzekoa bada, 2001eko abenduaren 28a.

e) Ordua: 10:30.

10.– Beste argibide batzuk: kontratuaren prezioa pezetatan finkatuko da; beraz, lizitatzaileak ere eskaintza pezetatan aurkeztu beharko du. Eskaintza bai pezetatan, bai eurotan aurkezten bada, pezetatan adierazitako zenbatekoa baino ez da hartuko kontuan; eskaintza eurotan soilik aurkezten bada, berriz, Administrazioak zenbatekoa pezetatara itzultzeko ahalmena izango du.

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunaren kontura.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 6a.

Zerbitzu zuzendaria,

IÑAKI GURTUBAI ARTETXE.


Azterketa dokumentala