Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Osasun Saila
6483

LEHIAKETA PUBLIKOA, Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuarena, anbulantzia bat erosteko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Ente Publikoa. Emergentziak. María Díaz de Haro kalea 53. 48010 Bilbao (Bizkaia). Telefonoa: 94 400 74 74.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzuaren Emergentzietako Administrazioa.

c) Espediente zenbakia: 150/20/0/1161/O061/ 102001.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: anbulantzia bat erostea.

b) Loteak: ez.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen-era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen-era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua: 8.500.000 PTA/51.086,029 euro.

5.– Behin-behineko fidantza: ez.

6.– Agiriak eta argibideak eskuratzea: ikusi 1. puntua. Agiriak eta argibideak eskuratzeko azken eguna: eskabideak aurkezteko epea bukatu baino 6 egun lehenago.

7.– Kontratistaren betebeharrak. Ondokoak aurkeztu beharko ditu:

Ekonomia, finantza eta teknika arloko kaudimena: 13/1995 legeak xedatutako irizpideekin bat, egiaztatze askea.

8.– Eskaintzak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 01/12/10.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: berariazko klausula administratiboen pleguan, karatulan eta betekizun teknikoen pleguan adierazitakoak.

c) Aurkezteko lekua: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua. Emergentziak. María Díaz de Haro kalea 53. 48010 Bilbao (Bizkaia).

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea: 3 hilabete eskaintzak irekitzen direnetik kontatzen hasita.

e) Aldaerak: ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Osakidetza-Euskal Osasun Zerbitzua, Ente Publikoa.

b) Helbidea: Araba kalea 45 E.

c) Herria: 01006 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko abenduaren 14a (Estatuaren Kontratuetarako Araudiko 100. artikuluan xedatutakoaren araberako eskaintzarik jasotzen ez bada).

e) Ordua: 11:30.

10.– Bestelako argibideak:

11.– Iragarkien gastuak: esleipendunen kontura izango dira.

12.– Iragarkia EBAOra bidali zen eguna: ez dagokio.

Bilbao, 2001eko urriaren 31.

Kontratazio Mahaiko lehendakaria,

JAVIER ÁLVAREZ MADARIAGA.


Azterketa dokumentala