Egoitza elektronikoa

Kontsulta

Kontsulta erraza

Zerbitzuak


Azken aldizkaria RSS

Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkaria

225. zk., 2001eko azaroaren 21a, asteazkena


Hemen ikusgai dauden gainerako formatuen edukia PDF dokumentu elektroniko ofizial eta jatorrizkoa eraldatuz lortu da

Iragarpenak

Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila
6481

LEHIAKETA PUBLIKOA, Gipuzkoako Lurralde Historikoko epaitegietako mantenimendu-zerbitzua kontratatzeko.

1.– Entitate esleitzailea.

a) Erakundea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Espedientea izapidetuko duen bulegoa: Kontratazio Mahaia.

c) Espediente zenbakia: A-001/02-DJ.

2.– Kontratuaren ezaugarriak.

a) Helburua: Gipuzkoako Lurralde Historikoko epaitegietako mantenimendu-zerbitzua.

b) Loteak: ez dago loterik.

c) Gauzatzeko lekua: Gipuzkoako Lurralde Historikoa.

d) Gauzatzeko epea edo entregatzeko azken eguna (hilabeteak): 2002ko abenduaren 31 arte.

3.– Izapideak, prozedura eta esleipen era.

a) Izapideak: ohikoak.

b) Prozedura: irekia.

c) Esleipen era: lehiaketa publikoa.

4.– Lizitaziorako oinarrizko aurrekontua.

Guztira: 210.354 euro.

5.– Fidantzak: pleguetan azaltzen dira.

6.– Agiriak eta argibideak.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1, Lakua I, solairuartekoa, F gunea.

c) Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Telefonoa: (945) 01 90 98.

e) Faxa: (945) 01 94 50.

f) Agiriak eta argibideak jasotzeko azken eguna: 2001eko abenduaren 12a.

7.– Kontratistaren betebeharrak.

a) Sailkapena: (taldeak, azpitaldeak eta kategoria) III. taldea, 7. azpitaldea, B kategoria.

b) Bestelako betebeharrak: pleguetan azaltzen dira.

8.– Eskaintzak edo parte hartzeko eskabideak aurkeztea.

a) Aurkezteko azken eguna: 2001eko abenduaren 12a, 10:00ak baino lehen.

b) Aurkeztu beharreko agiriak: pleguetan eskatzen direnak.

c) Aurkezteko lekua:

1.a Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

2.a Helbidea: Donostia kalea, 1. Lakua I, solairuartekoa, F gunea.

3.a Herria eta posta kodea: Vitoria-Gasteiz 01010.

d) Lizitatzaileak eskaintzari eutsi behar dioneko epea (lehiaketa): hiru hilabete.

e) Aldaerak (lehiaketa): ez.

f) Eskaintzak aurkezteko gonbita egin nahi zaien enpresen kopurua (gutxi gora-beherakoa) edo gutxieneko edo gehienezko kopurua (prozedura mugatua): ez.

9.– Eskaintzak irekitzea.

a) Entitatea: Eusko Jaurlaritza. Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza Saila.

b) Helbidea: Donostia kalea, 1.

c) Herria: 01010 Vitoria-Gasteiz.

d) Eguna: 2001eko abenduaren 12a.

e) Ordua: 12:00.

10.– Bestelako argibideak. Pleguetan azaltzen dira.

11.– Iragarki-gastuak. Esleipendunak ordainduko ditu.

12.– Iragarkia Europako Batasunaren Aldizkari Ofizialera bidali den eguna (hala badagokio): ez dagokio.

Vitoria-Gasteiz, 2001eko azaroaren 5a.

Zerbitzu zuzendaria,

TERESA AMEZKETA ALEGRIA.


Azterketa dokumentala